Azaroko lehenbiziko igandean, hilak 7,Urretxuko bidegorrian barrena ibilaldi geologikoa egingo dutebizikletaz. 23. Mineralogia Astearen baitan burutuko dute ekimena,eta izena emateko aukera jada zabalik dago Urretxuko kultur etxean.
Urriaren 30ean hasiko dira mineralogia asteko ekitaldiak.Aiako Harrira irteera egingo dute egun horretan, Arditturri etaLuberri inguruetan geologia eta mineralogia aztertuz. Erakusketamonografikoa, haurrentzako jarduerak eta bestelako tailerrak diraegitarauan landuko dituzten ekimen gehiago. Mineralen, fosilen etaharribitxien Urrelur feria eta haur eta gaztetxoentzako parkea erejarriko dituzte, azaroaren 5etik 7ra.
Horiekin batera, etaberrikuntza modura, bidegorritik barrena ibilaldi geologikoa prestatudute, bizikleta gainean egiteko. Azaroaren 7an egingo dute hori,10:30ean hasita. Urretxutik Aizpurutxorainoko bidea egingo dute,handik herri gunera itzultzeko. Aizpurutxon anoa postua egongo da.Ordu eta erdi inguruko ibilaldia izango da eta trenbide zaharrarijarraituz Urola ibaiak mendeetan landu duen haranaren historiageologikoa ezagutzeko aukera izango da. Txema Hernandez adituakemango ditu azalpenak. Familia osoarentzako moduko irteera izango da.Antolatzaileen esanetan helburua Goi Kretazeoko arroka bolkanikoetansartutako formazio geologikoa erakustea da. Bailararen formazioanolakoa izan zen esplikatuko dute txangoan.
Argazkia: Txema Hernandez aditua, iazko ibilbide geologikoan azalpenak ematen.
Egilea: Urretxuko Udala.