Aste honetan Urretxuko udaletxean eginden osoko bilkuran Sarralde lantokia zena Musika Taldeen Mugimenduari(MuTaMu) uzteko hitzarmen kontratua ere onartu zuten, besteak beste.Horrekin, Urretxuko eta Zumarragako gazteek urtebeteko babesjuridikoa irabaziko dute, urtero berritu beharko dena. Gazteek eurekkudeatuko dute eraikina, eta hitzarmenak musikarien elkartearenjardun sozio-kulturalari ere egiten dio erreferentzia.
Hamabosttalde inguru ari dira gaur egun Sarralden entseatzen, 9 lokalpartekatuz. Pasa den apirilean MuTaMu eguna antolatu zuten musikataldeek, tartean, duintasunez entseatzeko lokalak eskatzeko. Eureneskaerek erantzuna izan dutela eta gustura agertu dira kolektibokokideak.
Argazkia: apirilean musika taldeek,lokalak eskatuz egin zuten manifestazioa