Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Wes Anderson.
- Gidoilariak: Wes Anderson eta Noah Baumbach, Roald Dahlen liburuan oinarrituta.
- Herrialdeak: EEBB eta Erresuma Batua.
- Urtea: 2009.
- Iraupena: 87 min.
Filmari buruz
Fox jaun eta anderea lasai bizi diraAsh euren semearekin, eta Kristoffersonekin, euren gain duten ilobagazte batekin. Hamabi urte lasairen buruan, Fox jaunaren senaagertuko da berriro, eta oiloak lapurtzeari ekingo dio; hori delaeta, bere familia arriskuan egongo da, eta gainerako animaliak erebai. Lurpean, eta elikagai gutxirekin, animaliek banda bat osatukodute baserritarren aurka borrokatzeko; izan ere, Fox jauna edonolaharrapatu nahi dute azken horiek.
Basapiztia da Fox jauna, halaxe sortuda/sortu dute, halaxe hilko da/hilko dute. Saiatu da/saiatu diraazeri atsegin eta jator bihurtzen, zoologiko zibilizatuetan, safarikatalogoetan eta emakume dirudunen armairuetan gordetzen direnhorietakoa, baina, Fox jaunak ez du Disneyko postaletarako besteazeri irribarretsu bat izan nahi, ez da bere pelikula…
Azken hilabete hauetan zinegintzarenindustriak hiru dimentsioaren alde egindako apustua erabatekoa izanda. Fenomeno hau nabarmenagoa izan da animazioaren inguruan, baiteknikoki gerta daitekeelako, bai famili osoak zineak betetzekoasmoarekin…
Testuinguru honetan, oso eskertzekoa daWes Andersonek egin duen hautua. Teknologia aurreratuenak bazterutzita -ez guztiz, bai neurri handi batean-, usadio zaharraren modukoanimazio filma egin nahi izan du: stop-motion teknika erabili duFantastic Mr. Fox filmatzeko. Fotogramaz fotograma istorioaeraikitzea eskatzen duen teknika konplikatua da, baina ederra.Pelikulan agertzen den musika ere aipagarria da.
Wes Andersonek zuzendutako bestepelikula batzuk The Royal Tennenbaums, The Life Aquatic eta Viaje aDarjeeling izan dira.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi zine klubeko egitaraua osorikhemen klik eginda.