Udazkeneko XXV. musika zikloarenegitaraua aurrera doa eta astelehen honetan, jai eguna izanik,Lituaniako Liepaites abesbatzaren emanaldia izango da UrretxukoTourseko Martin Donearen elizan. Tolosako Nazioarteko AbesbatzenLehiaketan hartuko du parte aurten talde lituaniarrak eta bidaiaaprobetxatuz Urretxun ere geldialdia egingo dute. Emanaldiaarratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Liepaites abesbatza
Liepaitės abesbatza 1994an sortu zenartista talde independente baten eskutik. Garai hartan, PetrasVailionis eta Lina Dumbliauskaitė irakasleek sortutako eta “NationalTrade Union Culture House”ren menpe zegoen Studio emakumeabesbatza, musika eskola bilakatu zen. Abesbatza Petras Vailionis etaLina Dumbliauskaitė zuzendariek zuzendu zuten 1997 arte. GeroztikJolita Vaitkevičienė izan da abesbatzaren zuzendaria.