Zumarragako Udalbatzaren osoko bilkuranlehen onespena eman diete 2011. urterako ordenantza fiskalei.Orokorrean %3ko igoera aplikatuko die Udalak zergei eta tasei, bainasalbuespenak daude.
Udalak zerbitzu ezberdinengatikzergadunei kobratzen dizkien tasen artean daude salbuespen gehien.Zaborrarenean izango da igoerarik handiena, %10ekoa hain zuzen.Tarifa berria ezarriko diete ospitale, gerontologiko, adin txikikoenzentro eta antzekoei. 104 eurokoa izango da haientzat.
Urzerbitzua
Ur zerbitzuari eta estolderiari dagokion tasaz,Ansa enpresak %3ko igoera proposatu du, eta Udalak %1,9n utzi du KPIaaintzat hartuta. Hilerrian beste hilerrietatik etortzen direngorpuzkiak errausteko tasa berria aplikatuko dute, 94,75 eurokoa.Bestetik, hileta zibilak egiteko egokituko dute Legazpi dorretxea,eta han egiten dituzten beste ekitaldien prezio berdina izango du,hogeita hamar bat euro inguru.
Lur azpiko aparkalekuak
Orainartean Zelai Ariztiko lur azpiko aparkalekuan ibilgailua uzteak 0,05euro balio zuen lehenengo ordubetean. Orain tasa hori 0,10 zentimoraigoko dute, eta prezio berria aplikatuko dute geltoki intermodalekolur azpiko aparkalekua zabaltzen dutenean.
Beste zergaguztietan mantendu egingo dute %3ko igoeraren irizpidea. Hondasunengaineko zerga, ibilgailuena eta obrena, besteak beste.
Zubillagaabere hiltegia
Oñatin martxan jarriko duten Zubillagaabere hiltegiaren administrazio kontseiluan bi kide izango dituZumarragak. Hiltegi horretan animaliei tratu hobea emateaz gain,abeltzainek euren ganadua eramateko tokia hurbil izango dute, etabertako haragia Zumarragara bueltatuko da gero, kontsumitzeko prest.14.000 euro jarriko ditu Zumarragak Oñatin egoitza izango duenhiltegian. Zumarragan 586 behi eta 2.186 ardi dago gaur egunerroldatuta.
- Albistea irakurri osorik Goierriko Hitzan.