BARREN astekariko kazetaria den AinaraArgotiak Anjel Lertxundiren gainean egindako aurkezpenarekin hasi zendena:
“Hitz bat lotu beharko banio AnjelLertxundiri, hitz horixe bera litzateke: hitza. Hitzak bizi du Anjel,eta hitza bizi du. Hitza du pasio, lanabes, gogoeta tresna, aterpeeta baita ogibide ere. Goizean goiz jaikitzen denetik, hitzarenarabera antolatzen du eguna. Paperezko egunkariak nahiz sarekoakirakurri, BERRIArako zutabea idatzi, esku artean dituen egitasmoaklandu, bidaide ezinbesteko dituen literatur irakurketak egin… Hitzabeti aldean. (…) Abila da hitzak josten, artista gutxirekin askoadierazten, eta maisua hizkuntzari, euskarari, ahalik eta etekinhandiena ateratzen, gehiegi behartu gabe. Jakin badaki hizkuntzarenerabilera onak salbatzen duela obra denboraren lizunetik, eta badakieuskara, bere errepublika, zaintzen. (…) Ia-ia obsesiobihurtzeraino zaintzen du hitza. Hitzeko gizona ere bada, gainera”.
Aurkezpenaren ondoren, mikroabereganatu eta Anjel Lertxundi hasi zen berbetan. Baina hitzaldikogaian zentratu aurretik, esan zigun Franco hil aurretik bizpahirualdiz egon zela Elgoibarren, orduko Ikastolako gurasoak animatzen.Aspaldiko oroitzapenek lotzen dute Anjel gure herriarekin.
“Aspaldi egin nuen euskararenerrepublikan bizitzeko hautua”
Idazle poloniar baten pasarte batirakurriz ekin zion Orioko idazleak hitzaldiari. Eta testua amaitzeazbat, honako hau esan zigun: “Hizkuntza bat, berez, ez da ezerhiztunok erreparatzen ez diogun bitartean. Hizkuntza bat ez da ezerere, hiztunok erabiltzen ez dugun bitartean. Hizkuntza bat erabiltzenez badugu, edo beste aldera begiratzen badugu, hizkuntza horrek bereexistentzia galtzen du”. Anjelen esanetan, hizkuntza bat, berez, ezda ezer ere, baina dena dezake: “Hizkuntza batek, euskarak gurekasuan, den-dena eman dezake; bai orain arte eman duena, eta baitaere aurrerantzean eman dezakeena. Zain dago dena emateko, denaeskaintzeko, eta gure borondatearen eta abildadearen baitan dagoeuskarari etekina atera edo ez”.
Anjelek aspaldi erabaki zuen bereerrepublika hizkuntza izango zela; euskara izango zela bereerrepublika: “Mundutarron gorabeherak ordenatzeko modurik justuena– zuzen eta gizalegezkoena- da errepublika, eta nik aspaldi erabakinuen euskara izango zela nire errepublika, eta askatasuna,berdintasuna eta anaitasuna bilatu nahi ditut euskararenerrepublikan. Utopia, alegia. Gizalegezko hizkuntza bat garatzenlagundu nahi dut, gizalegezko herri batean”.
Konfuzio filosofoaren eta harenikasleen arteko elkarrizketa bat irakurri zigun segidan, ordura arteesandakoa janzteko. Ikasle batzuk zera galdetu zioten Konfuziori:“Nondik hasiko zinateke nazio bat gobernatzen?”. Eta Konfuziokzera erantzun zien: “Hizkera hobetuko nuke”. Eta hau arrazoitzekoargibide batzuk eman ondoren, honako ideia honekin errematatu zuenbere arrazoia: “Ez barkatu hitzen bidezko injustiziarik. Nazio batgobernatzea bada auzia, hizkeraren zehaztasuna da garrantzitsuena.”
“Errota zahar maitea, uraren ertzean”
Konfuzio laga, eta Anjel aulkitik jaikizen Juan Mari Lekuonaren honako poesia hau idazteko arbelean:
“Errota zahar maitea uraren ertzean,uraren ertzean ta basati beltzean. Negar egiten duzu alea txetzean,ni ere triste nabil zutaz oroitzean”.
Arbela poesiarekin zikindu ondoren,honela ekin zion:“Lehen irakurketan hain mezu sinplea dirudiena(errota zahar bat uraren ertzean dagoela), horren atzean bestezerbait egon behar duela konturatzen zara. Lekuonak ezin du poesiabat idatzi hori bakarrik esateko, eta bigarren irakurketa bat eginezgero, errota zaharra haurtzaroa izan daitekeela konturatzen zara; edotradizioa; edo gure historia; edo euskara; edo… Interpretazioguztiak dira zilegi”. Anjelen hitzetan, poesia horretan hizkeraliterarioa sortu da, gauzak esateko beste modu bat dago atzean, etaune hau aprobetxatu zuen literatura definitzeko: “Literatura,eguneroko hizkeratik urrundu eta gauzen pertzepzio ezberdina ematenahalegintzeko da. Batzuetan asmatzen da eta besteetan ez”.
Arbeletik mahaira bueltatu zenean,idazteko dauden hiru modu diferente aitatu zizkigun:
– Kazetariarena: eguneroko jardunari estuki lotuta dagoena.
– Idazle edo nobelagilearena: errealitatetik urruntzen hasten dena.
– Poetarena: errealitatetik guztiz urrutiratzeko aukera ematen diguna.
Anjelen hiru ofizioak
Anjel Lertxundi idazlea da, batez ere,baina ez da idaztetik bakarrik bizi izan (“zorionez”, bereesanetan). Beste hiru lanbide ere probatu ditu, eta horietakobakoitzaren gazi-gozoak kontatu zizkigun.
Anjel, irakaslea
Zarauzko ikastolan hasi zen irakaslelanetan, eta gogoan du euskararekin disfrutatzea zela garai hartakohelburu nagusia: “Ikasleak jario onekoak ziren gehienak, AndoniEgaña bera ere ikaslea izan nuen, eta erronka nagusia euskararekindisfrutatzea eta gozatzea zen”. Anjelen esanetan, ia ez zutenmaterialik (Xabiertxo liburua baino ez), baina izan daitekeenerremintarik onena zuten: hizkuntza bera. Gero, Donostiako IrakasleEskolatik deitu zioten, eta zortzi urtez egon zen bertan. Literaturairakatsi behar zuen, eta lan handia egin zuen klaseak ondoprestatzeko. Ondorioz, literaturaz asko ikasi zuen, eta horrek mesedehandia egin zion bere literaturgintza hobetzeko. Baina arrosa guztiekdute arantzatxoren bat:“Idazten nuenean gehiegi eragiten zidanikasitako teoriak. Ikasi nuen guztia etsai bihurtu zen, neurribatean; polizia makilarekin bezala izaten nuen gainean,´hori ez eginhorrela!´ esanez, freskotasuna galtzeraino”.
Irakasle Eskola itxi zenean, berak esanzigunez, unibertsitatera salto egitea izango zen normalena, baina ezzuen mundu horrek erakartzen: “Ez nuen giro onik topatu, etagainera, unibertsitateak nik gehien nahi nuen hori egiteko astiakenduko zidan: idazteko denbora”.
Anjel, kazetaria
Ikastola laga eta EGIN egunkarira joanzen Anjel, Mariano Ferrer kazetari ezagunak eskatuta: “KulturaSaileko arduraduna izan nintzen, eta urtebetez bakarrik jardun banuenere, oso-oso emankorra izan zen; karrera bat egitea bezala izan zen,eta asko ikasi nuen”. Eta ikasitakoaren artetik, bi ideiaazpimarratu zizkigun:
– “Martin Ugaldek zioen moduan,errealitatea kubo bat bezalakoa da. Kubo bat eskuetan daukagunean,eta hari begira jartzen garenean, alde bakarra ikusten diogu.Errealitatearekin gauza bera pasatzen da”.
– “Segurua dirudiena, ez da hainsegurua. Istripu bat gertatzen denean, adibidez, ikusten dudanarentestigantza emango dut, baina hori ez da egia osoa. Istripu horiikusi duen bakoitzak bere testigantza izango du. Horrek umildadehandiz jokatu behar dugula erakutsi dit. Inor ere ez gara egiarenjabe, eta errealitateari begiratzeko ikuspuntu asko daudelakonturatzen naiz”. Hori bai, kazetariak ikusten duenaren berri emanbehar badu ere, idazleak badu lizentziarik errealitatea berak nahiduen ikuspegitik hartu eta beste errealitate bat sortzeko.
Anjel, zinegilea:
Zinean eta gidoigintzan ere jardun duAnjelek, eta bere esanetan, “asko zor diot zineari. Zinean egindakolanek asko lagundu didate literaturarako”. Zinea eta literatura osomedio diferenteak direla esan zigun Lertxundik. Nobela bat idaztendiharduenean, bera da dena: zuzendaria, kamara, makillatzailea …Zinean, berriz, jende gehiagoren beharra dauka, eta oztopoak erehandiagoak dira. Adibide moduan, Hamaseigarrenean aidanez pelikulafilmatzera joan zirenean gertatu zitzaiona kontatu zigun: “Zarauzkotaberna bat aukeratuta nuen apustuko eszenak errodatzeko, bainagrabazio eguna iritsi zenean, eta lantalde osoarekin tabernan sartunintzenean, tabernaren erdian poste edo zutabe bat zegoela konturatunintzen. Errodajea konplikatuko zidan poste bat, alegia. Liburuaidatzi nuenean poste horrek ez zidan trabarik egiten, baina zineanbai”. Esan bezala, zineak asko erakutsi dio Anjeli, eta berakaitortu zigunez, orain kamerarekin idazten du: “Ikusi egiten dutidazten dudan guztia”.
“Arauen mende bizi gara”
Hitzaldiarekin amaitzeko, errematemodura, zera esan zigun: “Azken hogeita bost urteotan gurehizkuntzan aldi bereko eragina izan duten bi gertakari ekarri nahiditut hona: euskararen batasuna da bata; euskal administrazioarensorrera bestea”.
Administrazioko hizkeraren gainean zeraesan zigun: “Administrazioko hizkerak berezkoak ditu hitzak luzatubeharra; naturaltasunari ez erreparatzea; diskurtsoa lausotzea;hizkera astuntzea”. Baina ez da hori Anjel gehien kezkatzen duena:“Kezkagarriagoa egiten zait administrazioaren hizkera-eredua bestealorretara ere hedatu izana: hedabideek eta erakunde eskolarrekhizkera hori imitatzeko joera dute ahoz ari direnean ere,naturaltasunaren kaltetan. Euskara erregistro bakarreko hizkuntzabihurtzen ari zaigu jardun formal askotan, eta, astiro-astiro, gurdiastun batena bezalako ibilera hori hizkuntzaren ia kale-kantoi,bazter eta zulo guztietara iritsi da. Kode hori, erregistro hori da,jende askoren ustetan, euskara estandarra, ona, imitagarria.Kaletarrak apenas ulertzen duen erregistro bat da, ordea. Bereeremutik kanpo deus gutxi komunikatzen duena”.
Euskara batuari dagokionez, euskaraestandarraren alde egon da beti, eta harro egoteko motibo askodauzkagula aitatu zigun, baina, aldi berean, idazle moduan tentsioaizan duela aitortu zigun: “Idazleoi diziplinatuak izatea tokatuzaigu, baina arauen mende bizi garela uste dut”.
“Kulturalki hipokresia batean bizigara: esaten dugunaren eta egiten dugunaren artean alde handiegiadago”.
p { margin-bottom: 0.21cm; }p { margin-bottom: 0.21cm; }
Ordubeteko jardunaren ondoren, amaieraeman zion hitzaldiari Anjel Lertxundik, eta jendearengaldera-erantzunen txanda zabaldu zuen aurkezpen-lanak egin zituenAinara Argoitiak. Ordu erdi baino gehiago luzatu zengaldera-erantzunen tartea. Sakona izan zen oso, eta Lertxundikemandako erantzun batzuk bildu ditugu, motz-motz bada ere, kronikahoni amaiera emateko:
– “Euskaltzaindiak literaturikuspegia behar zuela-eta, bertako kide izateko aukera izan nuengarai batean, baina Andres Urrutiak irabazi zuen gu bion artekolehia. Hala ere, uste dut hobeto nagoela handik kanpo”.
– “Euskara nire hizkuntza da, etaapasionatzen nauen tresna bat da. Ni idazlea naiz eta euskara, batezere, sorkuntzarako tresna da niretzat. Baina Italian edo Salamancanjaio izan banintz, entusiasmo berarekin hitz egingo nukeen nirehizkuntzaz”.
– “Ez zait batere gustatzen bestehizkuntzekiko mespretxua. Euskararentzat errespetua eskatzen dudanneurri berean eskatzen dut errespetua beste hizkuntzentzat. Nireadefendatuko dut, baina baita besteak ere”.
– “Idazterakoan giro espiritualabilatzen saiatzen naiz, musikak lagunduta, adibidez; baina, aldiberean, telefonoa alboan dudala lan egiten dut. Ez naiz ermitañobaten moduan mundutik isolatzen. Eguneroko pultsu eta tentsio puntuhori ondo etortzen zait”.
– “Idatzi etxean egiten dut, bainatestuak Argiñanorenean zuzentzen ditut. Ordenagailuaren aurretikalde egin behar dut, bestela ez nuke zuzentzeko tarterik hartuko.Ordenagailua oso esklaboa da”.
– “Gure belaunaldian, 1966 eta 1968urteen bueltan, bazegoen erakargarria egiten zitzaigun humuspolitiko, sozial eta kulturala. Garai hartan humus hori egon izan ezbalitz, ez nintzateke gaur naizena izango, seguruenez. Euskaldunok,multzo moduan, gaur egun zer eskaintzen dugu kulturalki erakargarriaizango dena?”.
– “Barkatuko didazue gogorra izatea,baina kulturalki hipokresia batean bizi garela uste dut:esatendugunaren eta egiten dugunaren artean alde handiegia dago. Euskarazkopelikula bat ematen duten bakoitzean, adibidez, zineak hutsik daude.Okulistarengana joateko premia daukagu”.
– “Euskaldunok sortu ditugun materialestrategiko nagusienak duela 50 urtekoak dira. Orduko premiak betedira, neurri handi batean, baina ez dugu ezer berririk sortueuskararen bilakabidean izan diren arazo berriei erantzuteko. Nireustez, euskarak jende prestatua behar du euskararen estrategiakpentsatzeko”.
Gaueko bederatziak gainera jausiaurretik Kultur Etxetik irten behar genuela erabaki genuen. Hasieraguztiek dute amaiera bat, eta Euskara ala ezkara hitzaldi-ziklokobigarren eguneko atea ere itxi egin zen. Datorren asteazkenean,baina, hirugarren eta azken atea zabalduko dugu, eta ate horretatikAnari kantaria sartuko da gurera. Hitza eta musika lagun hartutaetorriko da kantari azkoitiarra.
Kronika honekin nahikoa ez baduzu,Aitor Lauzirikak grabatu eta prestatutako bideoa ikustera gonbidatzenzaitugu.
Anjel Lertxundirekin berbetan from elgoibarren.net on Vimeo.
Argazkia: http://anjellertxundi.wikispaces.com/
Bideoa: http://vimeo.com/16243096#embed