Gonbite hori azken urteotako proposamen aztoratzaile eta gogorrenetako bat bihurtzen da. Esan nahi duena garbi adieraztendu, lehor, zoiltasun edota moralik gabe, estoizismo harrigarri batezjosita gainera. Von Trier-en dogma, Pasoliniren lan iraingarrienaketa Haneke onenaren naturaltasun txundigarria aipa daitezke filma hau kokatzeko garaian. Lanthimosen pelikulak edertasun arraro bat du. Iazko Cannes eta Sitgeseko zinemaldietan onespena jaso ondoren, Caninok datozen urteetan kontutan izan beharreko zuzendari berri bat dakarkigu. Abenduaren 10ean Zelai Arizti aretoan eskainiko da.
ButaK 21 zineklub taldea