Gure bizitzan Google ahalguztiduna gero eta gehiago behar dugu, baina bilatzaile erraldoi honen hainbat funtzio gehienontzat ezezagunak dira oraindik.
Google Scholar, Google News eta Google Reader dira horietako hiru. Google Scholarrekin (scholar.google.com) unibertsitateetan eta antzekoetan argitaratzen dituzten lanak bila ditzakegu. Bestelako bilaketetan aurkituko ez genituzkeen edo identifikatzea kosta egingo litzaigukeen emaitzak lortzen ditugu horrela. Google News, berriz, albisteak soilik erakusten dituen bilatzailea da. Hirugarrenik, Google Reader (www.google.es/reader/) RSS jarioak bateratzeko oinarri birtuala da. Gmaileko kontu bat behar dugu Google Readerrera sartzeko, eta behin hori eginda, interesatzen zaizkigun RSS jario guztiak batzen joateko aukera ematen digu, guk nahi ditugun moduan sailkatzeko aukera emanez.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide