Gorka Azkarate urretxuarrak ederki askodaki, guztiak igo baititu. 213 dira: lehena 1993an igo zuen eta iaz90 inguru igo zituen.
Nondik datorkizu mendizaletasuna?
Txikitan hasi nintzen mendian ibiltzen,gurasoekin. Ondoren ikastolako irteeretan parte hartu nuen etaazkenik hiruzpalau lagun geure kontura hasi ginen. Hasieran hemengomendietan ibiltzen ginen (Aizkorri, Txindoki, Gorbea…) eta geroPirinioetara salto egin genuen. Lehenengo aldiz 1993an joan ginen, 16urte nituenean. Ostadar eta Goierriren mendi irteeretan parte hartzenhasi ginen eta euren eskutik hasi ginen hirumilakoen zerrendaosatzen. Azken hamar urteetan autoa erabiltzeko aukera izan dugu etageure kontura joan gara. 2005ean bakarrik joan nintzen lehenengoz.Geroztik aurrera, gehienetan bakarrik joan naiz.
Beste kirolik egin al duzu?
Gehien gustatzen zaidana mendianibiltzea da, baina horrek korrika egitera eta mendiko lasterketetanparte hartzera eraman nau. Errepideko lasterketa batzuetan ere partehartzen dut, baina mendian ibiltzea da gehien atsegin dudana.
Dena den, aurten Behobia-Donostialasterketan parte hartu duzu eta denbora oso ona egin duzu.
Beno… Ez da egin dudan denborarikonena, baina txarra ere ez.
Zer ematen dizu mendiak?
Errepidean korrika egitea aspergarriada. Ez dut oso gustuko, nahiz eta entrenatzeko ona den. Mendirajoatea aberasgarriagoa da: gure kulturari lotuta dago, natura,paisaia…
Nolatan erabaki zenuen Pirinioetakohirumilako guztiak igotzea?
Kasualitatez izan zen. Lehena 1993koPilarika zubian igo nuen. Ostadarreko askok gogoratuko dute irteerahura, aurreko astean elur asko egin baitzuen eta ezin izan baikenuengauza handirik egin. Urria izateko elur asko zegoen. 1994an bestebatzuk igo nituen Ostadar eta Goierrirekin. Urtero hiruzpalau mendiigotzen nituen, ezagunenak. Oraindik ez nuen hirumilakoen zerrenda.Duela hiru urte Ordesako hirumilako ia guztiak igo genituen hiruegunetan, 22tik 21, dagoeneko zerrenda eskuartean genuela. Orduan otuzitzaidan hirumilako guztiak igotzen saiatzea. Duela bi urte dezenteigo nituen, iaz pila bat eta aurtengorako 16 utzi ditut.
Zenbat dira guztira?
213. Izan ere, mendi multzo bakoitzeanhirumilako tontor pila bat dago. Tontor nagusitik lepoetara gutxienezhamar metroko desnibela egon behar da hauek ere gailur bezala hartuahal izateko. Horretaz gain, maparen batean azaldu behar dira. Horrenarabera, 213 dira gailurrak.
Jende askok egin al du balentria hau?
Ez dakit. Norberaren gauza da. Guztiakigo ditudala diot eta hori erakusten duten argazkiak ditut, baina ezda inon paperik zigilatu behar.
Gehienak azken urteetan igo dituzulaesan duzu.
Gehienak udan igo ditut. Iaz 90 inguruigo nituen, asteburu askotan jarraian eguraldi ona egin baitzuen.Uztailean lau asteburutan jarraian joan nintzen eta abuztuan bestehiruzpalau irteera egin nituen. Iaz hamar bat irteera egin nituen.Egun batean 16 gailur zapaldu nituen, Vignemalen. Beste batean 15 igonituen. Normalean egunean bost bat igo ditut, baina egunen bateanbakarra igo nuen oso isolatuta zegoelako.
Bakarrik burutu al duzu egitasmo hau?
Mendi batzuetara lagunduta joannintzen, baina ni nintzen hirumilako guztiak egiteko asmoarekinzihoan bakarra. Dena den, badakit beste batzuk honetan ari direla.
Nola sentitzen zara helburua beteondoren?
Ez nuen presarik, baina aurtengorako 16bakarrik falta zitzaizkidanez…
Zer izan da gogorrena?
Mendi batzuetan soka erabili behar daeta eskalatzen apur bat iaioa izan behar da. Zailena, seguru aski,Balaituseko ertz bat da.
Eta ederrena?
Egun guztiak izan dira ederrak,baina Vignemaleko eta Perdigueroko irteerak oso bereziak izan ziren.
Mendiren bat bereziki gustatu al zaizu?
Sorpresentzako tartea txikia da,etxetik irten aurretik oso ondo begiratzen baitut nondik nora ibilibehar dudan.
Iruñera errepidea etaIparraldeko autopista ederki ezagutuko dituzu…
Batzuetan egun bakarrerako joan naizeta mendian ordu asko eman ondoren autoa hartzea ez da osogomendagarria. Bestalde, Benasquera askotan joan naiz eta askokostatzen da hara iristea, baina hirumilako asko han daudenez…
Etorkizunerako zer asmo dituzu?
Jendeak laumilakoak igotzeko esatendit, baina hori zailagoa izango da. Batez ere urrutiago daudelako.Mendian ibiltzen jarraituko dut. Pirinioetan hirumilakoak ez direnmendi interesagarri asko daude. Denok hirumilakoetara joaten gara,baina bimilara iristen ez diren asko ere funts handikoak dira.Hirumilakoen ertz batzuk ere egin nahi ditut. Maladetako Pico deAlbakoa, adibidez. Bestalde, Ordesako hirumilako guztiak egunbakarrean egin ez izanak pena eman dit. Hurrengo udan saiatuko naiz.