Ordutik, hamaika lan egin ditu hamaikakomunikabidetan: ‘Egin’, ‘Gara’, ‘Otamotz’, informaziolokala, kultura, idatzi, argazkiak atera, bideoak grabatu, liburuakargitaratu… Kazetari ‘todoterreno’ honek 1870 eta 1970bitarteko Euskal Herriko historiari buruzko liburua aurkeztu berridu.
Noiz eta non jaio zinen? Zer diozu zurefamiliaz?
Zumarragan jaio nintzen, 1962an. Lauanaia-arreba gara: hiru mutil eta neska bat, neu zaharrena. Gurasoak,Angel eta Juanita, biak baserrian jaioak eta ezkondutakoan kaleraetorriak dira. Aita zumarragarra, ama Ezkiokoa. Aita kaldereroa izanda eta ama etxeko lanetan aritu da, eta ari da gaur egun ere.Ostiralero bazkaltzen dut gurasoen kontura.
Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?
Oso oroitzapen onak dauzkat umegaraikoak. Eitzako Elgarrestamendiko Leku Argi etxean jaio ginen lauanaia-arrebak; ospitalea egiteko bota zuten etxea gero.Elgarrestamendi hau auzo txiki bat bezalakoa zen, hiru baserriz(Elgarresta, Iturbene eta Mendizabal) eta gure etxeaz osatua. Hanibiltzen ginen jolasean Elgarrestako Miren Lore eta Aintzane,Iturbeneko Maria Isabel, Duli, Juan Carlos (orain Afrikan misiolaridagoena), Mendizabaleko Josetxo eta Jabier, gure bizilagun JoxeAgustin eta Jesus Mari… eta beste hainbat. Gogoan dut kirkilakharrapatzea genuela zaletasun, eta Duliren amak, Dinak, erostenzizkigula kaiolak sukaldean kantari edukitzeko.
Non egin zenituen ikasketak?
Medrano Akademian, Josefita etaVictoria Medranorekin. Gero Urretxuko Juan XXIII eskola publikorapasatu ginen, eta han bukatu genuen EGB. Ondoren, institutura.
Nola oroitzen dituzu ikasketak?
Nik uste irakasle onak izan genituela,asko saiatzen zirenak. Denak gazteleraz, jakina. Nik Medranotarrekinikasi nuen idazten, eta La Salle eskolan antolatzen ziren erredakziolehiaketetan apuntatzen gintuzten. Sariren bat edo beste eskuratunuen eta nik uste orduan sortu zitzaidala kazetari izateko gogoa.Beti ere, historia, literatura, hizkuntza… ikasgaiak gustatu izanzaizkit, eta zientzietakoak gorrotatu. Oraindik ere ekuazio sinplebat egiteko burua majo hautsi beharra daukat. Eta kimikakoformulak… ezinezkoak.
Zergatik erabaki zenuen Kazetaritzaikastea?
Aipatu dizudan horregatik, hainbesteanidazten nuelako eta lanbide interesgarria iruditzen zitzaidalako,orain bezalaxe. Gure gaztaroa gorabehera politiko, sozial etakultural handikoa izan zen, eta kazetaritzak saltsa horretanibiltzeko aukera aparta ematen zuen.
Fakultadean espero zenuena aurkitu alzenuen?
Hasteko eta behin, esan behar dutinstitutuko garaian desastrea izan nintzela, ikasten ez besteguztietan aritzen bainintzen. Garesti ordaindu nuen jarrera hura, etaaitarekin lanean hasi behar izan nuen. Gero ospitalean aritu nintzen,zeladore, eta unibertsitatera 25 urterekin azaldu nintzen, KoldoLarrañaga nire lagunarekin, biok elkar animatuta. Lanetikirten eta nire Morris zaharrean joaten ginen Leioara, kazetaritzaikastera. Espero nuena aurkitu al nuen? Beno, ia ez nintzen nerabeaeta joan aurretik ere banekin gutxi gora behera han zer zegoen:teoria asko eta kazetaritza erreala gutxi.
Nola gogoratzen dituzu Unibertsitategaraiak?
Lehendabiziko urtean Karmelo Landarekinasko ikasi nuen, Antton Azkargortarekin ere bai… baina berehalakonturatu nintzen, edo niri hala iruditu zitzaidan behintzat, Leioarabueltaka ibilita baino gehiago ikasiko nuela lanean hasita, aukeraizanez gero. Justu orduan Egin egunkaria herrietako kronika egitenhasi zen. Frogetara aurkeztu nintzen eta hartu egin ninduten.
Eta gaztaroaz zer diozu? Politika,parrandak, nesken eta mutilen arteko harremanak…
Politika asko, nire inguruan behintzat.Parranda ere ugari, nahiz eta ni oso zozoa nintzen. Eta neskatan,ba… ahalegina egiten genuen. Ez zitzaigun hain gaizki joan. Osogogoan daukadana da drogek, heroinak zehazki, egin zuten mina nirebelaunaldiko gazteen artean. Izugarria izan zen. Bata bestearenatzetik erortzen joan ziren.
Nondik nora ibili zara lanean?
Esan bezala, Egineko herriko kronikaeginez hasi nintzen. Egun osoko lana zen. Tolosan geneukan bulegoaeta han egiten genituen bost lagunek hasi Tolosatik etaLegazpirainoko kronikak, Goierri osoa barne. Han bai ikasi nuela,beharko. Idazten, maketatzen, testuak zuzentzen, argazkiak egiten…Arratsaldeko zortzietarako hamar orrialde erredakziora bidalita edukibehar genituen. Ondoren, Egineko kultura sailean lan egiteko jendeabehar zutela eta, frogetara aurkeztu nintzen eta hartu egin ninduten.Hala, Hernanira joan nintzen, eta hura ere trebaketa etengabea izanzen. Egunkari batean, edozein dela ere bere ideologia, gauekohamaiketarako orrialde guztiak idatzita, zuzenduta, maketatuta etaargazkiak sartuta egon behar dira. Eta hurrengo egunean, berdin.Euskaraz txukun antzean idazten Eginen ikasi nuen, Xalba Garmendiazuzentzailearekin. Egin itxi zutenean Gara-ra pasatu nintzen, geroArgazki Press-era, eta orain autonomoa naiz.
Nolakoa iruditzen zaizu kazetari lana?Zer du onena eta zer txarrena?
Lanbide bezala, dagoen politenetakoa,nik ezagutzen dudan arloan behintzat, idatzian eta multimedian. Mediohandi batean bazaude toki askotara heltzen zara, jende askorekin hitzegin, gauza ugari ikusi. Neurri batean bederen, lan sortzailea da.Lanbide gutxik ematen dizute aukera hori. Medio txiki batean aribazara ere, beste eskala batean, oso esker onekoa izan daiteke,Otamotz lekuko. Eta gero, beste gauza bat dauka kazetaritzak: zurelana ikusi egiten dela, sinatu egiten duzula. Nik badauzkat lagunakoso ondo lan egiten dutenak, tailer batean edo aroztegi batean, etainork ez daki. Zer duen txarrena? Bi gauza, garbi dauzkat: batetik,erreportaje txukun bat sinatzerako, hamar betelan egin behardituzula, alderdi profesionaletik batere interesik gabekoak. Etabestetik, medio askotan (publikoetan gutxiago) lan baldintzak nahikotxarrak direla, bai ordutegi eta bai soldata aldetik. Bokazio handiabehar da, nik uste, lanbide honetan aritzeko.
Asko aldatu al da zu hasi zinenetik?
Aldaketa nabarmenena, dudarik gabe,teknologikoa izan da. Ez hainbeste ordenagailuek izan dutenbilakaera, baizik eta nola jarri diren tresna multimediak gureeskura. Gaur egun, kazetari batek motxilan sartu dezake munduanbarrena lana egiteko behar duen tresneria guztia: zuk hartzen duzuordenagailu eramangarri bat, argazki-bideo kamera hibrido bat, G3telefono mugikor bat, ingelesa buruan eta pasaportea poltsikoan, etamunduko ia edozein tokitatik has zaitezke kronika idatziak, irudiaketa bideoak bidaltzen. Hori duela hamar urte pentsaezina zen. Aldatuez dena, lanbidearen gakoa da: aipatu tresna horiek denak edukitaere, ez badakizu jendearengana gerturatzen, konfidantza ematen,inplikatzen, ez duzu gauza onik egingo.
Nola ikusten duzu kazetaritzarenetorkizuna?
Ondo. Badakit iritzi asko daudela gaihoni buruz, baina informazio ona, kontrastatua, aportatzen duena,beti izango da baliokoa. Paperean iritsiko zaigun edo iPad batean?Bietan seguru asko, baina hori da gutxienekoa. Ez dudana bateresinesten zera da, blogeroek benetako kazetaritza ordezkatuko dutenik.Kazetaritza ona egiteko eskarmentua behar da, bitartekoak,kontrastea… Nik blog pertsonal batzuk ikusi izan ditut, eta ondo,egileek adierazteko daukatena adierazten dute, baina niri ez zaizkitinteresatzen. Edo hobeto esanda, paperean interesatzen zaizkidankazetarien blogak interesatzen zaizkit. Jakina, galdera da eabitarteko berri hauek (internet, iPad…) paperezko egunkaria hilkoduten, diru aldetik kalte nabarmena egiten baitiote. Internetizugarri fenomeno aldrebesa da, prentsaren ikuspuntutik: egunkari batargitaratzen baduzu, nahitaez interneko edizioa eduki behar duzuladirudi, baina interneteko edizioa baduzu paperezkoaren irakurleakgaltzen dituzu. Eta dirua, gaur gaurkoz, paperak ematen du. Euskalhedabideak ari dira formulak bilatzen arazo honi aurre egiteko,esaterako eskualdeko Hitza.
Historia ere oso gustuko duzu.
Nire ustez, ezin zara izan kazetariakultura orokor dezentea ez badaukazu, eta ezin duzu kultura orokordezentea eduki historia ez baduzu ezagutzen. Antonio Ayllonek etaArantxa Artetxek erakutsi zidaten historia institutuan, eta eraginhandia izan zuten nigan. Gero, Euskal Herrian hainbeste gauzagertatzen dira… Egunero egiten da historia. Denbora kontua besterikez da: gaur notizia dena, hogei urte barru historia da. Adibide batjartzearren, Burgosko Prozesua, duela berrogei urte eguneko notiziazen, eta gaur egun historiaren zati bat. Edo Lemoizko zentralnuklearra. Horrelako gaiekin osatu nuen Euskal Herriko historiaezkutua liburua.
Argazki historikoez osatutako liburubat aurkeztu duzu. Nolatan sortu da egitasmo hau?
Esan bezala, orain kazetari autonomoanaiz. Gara egunkariak 1870-1970 tarteko Euskal Herriko historialiburu bat ateratzea pentsatu zuen promozio gisara, argazkietanoinarrituta, argazkigintza Bigarren Gerra Karlistarekin iritsibaitzen gurera. Juantxo Egaña argazkilariari enkargatu ziotenirudiak bilatzea, artxiboetan, bilduma partikularretan… eta niritestuak egitea. Azkenean lau aletan argitaratuko da, azaroan hasi etaotsailera arte, hileko liburu bat, aurreneko igandean. Gaiak? BadaGerra Karlista, abertzaletasunaren sorrera, industrializazioa,Lehenengo Mundu Gerra, Gerra Zibila, Bigarren Mundu Gerra,frankismoa… Burgosko Prozesuraino. Baina ez ikuspuntu politikotikbakarrik, baizik eta ohiturak, kirolak, garraioak, gizarte harremanaketa abar erakutsiz, beti ere Ipar eta Hego Euskal Herrikoak. Ikustekoeta irakurtzeko oso atsegina da, baina inoiz ere ez dugu testuenzehaztasuna arriskuan jarri irakurterrazagoa egiteko. Euskaraz etagazteleraz daude testu guztiak, eta motzak dira. Gauza bat garbi utzinahi nuke: ni ez naiz historialaria, inondik inora ere, eta nire lanaizan da informazioa bilatzea eta argazki bakoitzari egokitzea.Neurriari dagokionez, liburu bakoitzak 125 orrialde izango ditu,bataz beste, eta egunkariarekin saltzen da.
Ba al dago bereziki hunkitu zaituenargazkirik?
Bai, bat baino gehiago. Bereziki,Durangoko bonbardaketarenak eta naziak Donostian azaltzen direnak.Himmler eta Gestapoko beste buruzagi batzuk etxean bezala ibiltzenziren Donostiako Boulevardean, terrazetan kafea hartzen eta neskekinflirteatzen. Gudariak fusilatzen zituzteneko argazkiak erehunkigarriak dira. Eta jakina, Zumarragan egindakoak, 1934koparlamentari eta alkateen batzarre ezagunekoak. Indalecio Prieto etaTelesforo Monzon azaltzen dira jendeari agur egiten, Agirreharategiaren parean, udaletxera bidean. Urretxuko Euskal Jaiko batere azaltzen da, eta batek baino gehiagok ezagutuko du bere burua.Baita Agiñetako Jeronimo Iturbe aizkolaria ere. Baina,pentsatzen jarrita, argazkiek baino ere gehiago hunkitu naute zenbaitpertsonaren testigantzak, hala nola bonbardaketak jasan zituztenenak,edo Inglaterrara eta Sobiet Batasunera eraman behar izan zituztenumeen gurasoenak.
Euskal Herriaren iraganaz asko irakurriduzu, baina nola ikusten duzu euskal gizartearen oraina etaetorkizuna?
Galdera sakonegia da hau niretzat,baina ausartuko naiz esatera etorkizuna esperantzaz ikusten dudala,orokorrean. Era berean, beldur naiz ez ote garen oso gizarte pasiboabihurtu, futbolarekin eta tabernekin nahikoa duena. Herri txikiagara, gure izaera arriskuan dago, eta ez dugula behar adina indar etalan egiten etorkizuna ziurtatzeko iruditzen zait.
Zer diozu zure argazki zaletasunaz?
Argazki zaletasuna eta kazetaritzabatera datoz. Egia esan, gaztetatik atera izan ditut argazkiak,amaren baserrian eta, baina herriko kronika egiten hasi nintzeneanikastaro bat egin nuen Paco Vierbucherrekin, Urretxuko Kultur Etxean,eta hark erakutsi zigun argia neurtzen, enkuadratzen, errebelatzen…Ondoren, nire lankideei neuk eman nien ikastaro motz bat… etakalera! Handik aurrera, ez diot soinean kamera eramateari inoiz utzi.Egunkarian lankide izandako argazkilariekin ordu asko sartu nituen,erredakzio lanak uzten zizkidan tarte guztiak. Jakina, profesionalhoriek puntako materiala erabiltzen dute, berriena, eta normaleanafizionatu batek inoiz ukitzen ez dituen kamerak eta objetiboakerabiltzeko aukera izan nuen, tarteka bazen ere. Orain zenbat kameradauzkadan ez dizut esango, baina bai denei egurra ematen diedala,ohiko argazkiez gain bideoak ere grabatzen ditudalako. Etabideoarekin lan egiteak, ezinbestean ordenagailu indartsuaerabiltzera behartzen zaitu.
Zer beste zaletasun dituzu?
Mendian ibiltzea, irakurtzea,euskarazko liburu zaharrak bilatzea (erostea ere bai lehen, orainezinezkoa da, prezioarengatik), kartel bilduma egitea… Lagunekinkafea hartzea ere bai, baina poteatzaile eskasa naiz. Zinezaleamorratua. Eta baserrian aizkoraz egurra txikitzea ere gustatzenzait.
Ba al duzu ametsetako egitasmoren bat?
Bai, ametsak bai, pertsonalak etakolektiboak gainera. Badakizu zer esaten duten, betetako ametsakbetetzeke daudenak baino gehiago direnean, orduan hasi zarelazahartzen, eta horixe ez zaigu ba komeni.