Batetik, aldizkariko artikuluen arteanbalorazio eskasena iritzi sailak lortu izanaren errudun nagusia:borondatea lagun duen aingeru aurpegiko kale-animatzailea. Etabestetik, edozein lekutara moldatzen den, baina Zumarragan ezbizitzea gustatuko litzaiokeen kirolzale amorratua. Ez dakiguadierazpenok txantxetan, norbait amorrarazteko asmoz ala Hawai aldeanhartutako pilula isotonikoen efektupean egin zituen. Berdin duhorrek. Animalia sinple samarrak gara gu, eta erraz sutzen garaegurra partitzen gu baino trebeagoak direnekin. Horretan abila delaerakutsi du triatloilari urretxuarrak. Zumarratarron barren-barreneankolpatzeaz gain, Jon&Jon bikote harreman armoniatsua haustearegon da. Urola errekak lortu ez duena —oraingoz—, bost hitzhoriek lortu dute ia-ia: “Zumarragan ez bizitzea gustatukolitzaidake”. Bikotea banatzear egon bada ez da izan korrekaminosekesandakoen inguruan iritzi kontrajarriak ditugulako, adierazpenhoriei erantzuteko momentuan desadostasunak sortu direlako baizik.Jon txintxoak errieta egin bai, baina ez zion irain mingarririkzuzendu nahi. Aitzitik, Jon gaiztoak tonu amarillistagoan hasi nahizuen artikulua, hemen idazterik ez dauzkagun hitz-joko originalbatzuekin. Eztabaida gogorren ostean Jon diplomatikoaren diskurtsoanagusitu zen. Ez pentsa erabaki onena hori izan denik. Jon gaiztoamuturtuta dago, barruan duen haserrea askatu ezinagatik. Eta Jontxintxoa berdin, azkenean artikulu zozongo samarra atera zaigulako.Postdata: Justu testu hau maketatzera bidali behar genuenean, titularhau topatu genuen Berrian: “Bilbon eta Zumarragan salbu, airearenkalitatea ona da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan”. Guretriatloilariak bazekien zerbait…
Jon Torner
Jon Ormazabal