Egungo gizarte globalizatuan komunikabideek hartzen dute gu informatzeko ardura.
Horregatik dira hain beharrezkoak kazetari eta sortzaile askeak. Joe Sacco 90. hamarkadan underground komikiak egiten hasi zen. Duela 15 bat urte kazetaritza eta komikia uztartzen saiatu zen. Testuinguru horretan argitaratu zituen Gorazde, Palestina eta Footnotes in Gaza. Azken honetan kontatzen da 1956 urtean Rafah eta Khan Younis errefuxiatu eremuan Palestinako zibil askok jasandako erailketak lekukoen testigantzetan oinarrituz. Autoreak bi garai lotzen ditu: batetik: 1956ko hilketa, eta 2002ko bigarren intifada. Palestinako arazoari bi begirada, gizakien sentimendu eta beldurrak aztertzen dituena, komunikabideen manikeismo eta azalkerietatik erabat aldenduta.
Lutxiano
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide