Perretxikoak proteinetan aberatsak diren ideia nahiko zabaldua dago eta hau ez da guztiz egia.
Portzentaia handiena kontuan hartuta (5,5 gramo ehuneko), barazkietatik lekaleetatik baino gertuago daudela esango genuke. Gantz kopurua ere eskasa da eta era berean kaloria gutxi eskaintzen dizkigute. Barazkiek bezala karbohidrato gutxi dituzte eta zuntz dietetiko iturri pobreak dira (zurtoina aberatsagoa izanik). Mineralei dagokienez burdina da azpimarragarriena, baina kobrea eta fosforoa ere azpimarratzekoak dira. Sodio kopurua urria da. Hortaz, gatz gutxi dute. Bitamina iturri garrantzitsua dira perretxikoak, batez ere B taldekoak, metabolismoarekin zerikusia dutenak hain zuzen ere
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide