Hango jende soilaren idoloa zela esanzidaten. Nekazari xume bat, guajiro bat, zuzen-zuzenean bihotzera heltzen diren abestien egilea, dantzan jartzen zaituzten doinuen sortzailea. Son kubatarraren esentzia. Ahaire beroak, melankolikoak, alaiak batetik; hitz hunkigarriak, benetakoak bestetik, eta kantatzeko modu ederra azkenik. Segituan harrapatu ninduen, eta tarteka gustu handiz entzuten dut. Hit mordoa dauzka. Latzak iadenak, barru-barruraino hel-tzen direnak. Un montón de estrellas (youtuben entzungai), Canten, Un bolero, Guajiro natural, Mi mejor amiga… Zoritxarrez 2002an hil zen Polo, auto istripu batean. Ondare ahaztezina utzi zuen.
Igor Susaeta