Zazpi urte pasatu dira dagoeneko auziaabian jarri zenetik eta denbora honetan guztian pasatakoaz hitz egindugu beraiekin.
Zer lan egiten zenuten Udalbiltzan?
Miren Josu Aranburu (M.J.A.):Udalbiltzan beka batekin sartu nintzen, soziologia lan bat egiteko:komunikabideen mapa. Lan hori amaitu nuenean, bertan gelditzeaproposatu zidaten. Kudeaketa lana egiten nuen: lan taldeetan lagundu,batzorde eragilean parte hartu… Otsailean hasi nintzen etaUdalbiltzaren aurkako operazioa apirilean izan zen. Gauza handirikegiteko astirik ez nuen izan. Bestelakoan, Udalbiltzarekin izan nuenharremana zinegotzi bezala izan zen.
Joseba (J.G.): Udalbiltzan hainbatbatzorde zeuden eta nik hasieratik Gizarte eta Ekonomia batzordeanparte hartzen nuen. Burua Txato Agirre zen, EAJkoa. 2001ean batzordeeragileko kide hautatu ninduten eta nire gain hartu nuen Gizarte etaEkonomia batzordea. Lan nagusiak bi izan ziren: Euskal Herrikoargazki estatistikoa egitea (ekonomia, hizkuntza, kultura,demografia…) eta Xuberoa Garatzen plana aurrera ateratzea. Azkenegitasmo honen helburua, bertako hautetsiek eskatuta, despopulazioariaurre egiteko nazio mailako auzolana martxan jartzea izan zen. Egitasmoak finantzatzeko diru bilketa kanpaina abian jarri zen etaEuskal Garapen eta Kohesio Fondoa sortu zen.
Zer gehiago egin du Udalbiltzak?
(J.G.): Lan esparru gehiago izan ditu:kultura, komunikabideak, hezkuntza, hizkuntza, lurralde antolaketa…Hamaika egitasmo daude, Euskal Herriko meteorologia zerbitzutikhasita. Horren emaitza da, neurri batean, Euskalmet. Proiektupotoloenak Euskal Herriko Eskubideen Karta eta horren inguruanKursaalen antolatu zen nazioarteko konferentzia izan ziren. Bostkontinenteetako estaturik gabeko herrien ordezkariak etorri ziren.Bestalde, bakerako eta normalkuntza politikorako dokumentua egin zeneta 100.000 pertsona baino gehiagok duten Euskal Herriko NaziotasunAgiria bultzatu genuen.
Dagoeneko zazpi urte pasatu diraUdalbiltza erasotu zutenetik. Nola oroitzen duzue 2003ko operazioa?
M.J.A.: Zeharo ustekabean harrapatugintuen. Epaiketak gure hasierako susmoa berretsi du. Inongo arrazoijuridikorik gabe prozedura batean sartu gaituzte. Arrazoia politikoada.
J.G.: Bagenekien Espainiako gobernuanazioarteko konferentziaz eta Udalbiltzaz beraz jardun zela.Udalbiltzaren lanak Aznarren gobernuari urduritasuna sortu zion etamoztu egin behar izan zuten. Mozteko modu errazena ardura zutenzinegotzi eta alkateak hartzea zen, baina operatibiko oztopohandiagoak jartzeko langileak ere hartu zituzten.
M.J.A.: Ustekabean harrapatu gintuen,baina gurea ere une hartan bizi zen errepresio bolada hartan kokadaiteke.
Nola joan dira zazpi urte hauek?
M.J.A.: Lehen fasea kartzelakoa izanzen. Ondorengo urteetan fase desberdinak bizi izan ditut. Lehenurtean bizitza berrantolatu behar izan nuen eta ondoren hiruzpalauurte lasai egon dira. Fiskalak eskaera aurkeztu zuenetik epaiketapasatu den arte, egunero maleta egiten aritu gara: fisikoki ez bada,mentalki. Urteak pasatu ditugu epaiketa noiz hasiko zain. Horrekguztiak bizitza kalitatea kaltetzen du. Egoera honetan gauzez gehiagogozatzen eta arazoak erlatibizatzen ikasi dut. Egoerara ohitunintzela uste dut.
J.G.: Agonikoa izan da. Tramite guztiak2007ko abenduan amaitu ziren. Ordutik bagenekien epaiketa edozeinmomentutan has zitekeela eta hori agonikoa da. Angela Murillo zegoenburu eta epaiketa iazko ekainean hasiko zela esan zuen. Ondorenirailean hasiko zela esan zen. Urria joan zen, azaroa joan zen…Auzia Gomez Bermudezen eskuetara pasatu zen eta honek 2009a bukatubaino lehen hasi nahi zuela esan zuen.
M.J.A.: Epaiketa abenduaren 14an hasikozela esan zen. Ondo gogoratzen dut, Santa Lutzi egunaren ondorengoabaita.
J.G.: Hala da, Madrilera joan aurretikbertsolari txapelketako finala ikusteko aukera genuela esan genuen.Azkenean epaiketa aurtengo uztailean hasi da. Hiru urteko agonia izanda. Tarte honetan elkartasun dinamika aktibatu behar izan dugu etahorrek lan handia ekarri du. Aberasgarria eta pozgarria izan dajasotako elkartasuna, baina lanak asko desgastatu gaitu. Hasierakolana guk egin genuen eta ondoren Bai Udalbiltzari! Sarea sortu zen.Horrek laguntza handia eman digu.
M.J.A.: Data zehatzik gabeko plangintzaegin behar izan genuen, epaiketa noiz hasiko zen ez baikenekien.
Nola bizi du familiak hau guztia?
M.J.A.: Nire kasuan honetaz hitz egiteasaihesten dute. Norberaren izaeraren araberakoa da. Nire ama izatezezkorra da, baina ez da harritzekoa: deklaratzera joan eta hamaikahilabete pasatu nituen kartzelan. Berari heltzen zaizkion mezuakbaikorrak dira, baina badaki estatua zer egiteko gai den. Gainera,egoera politikoaren eskuetan gaude.
J.G.: Ez dakit euskaldunon gauza den,baina gure sentimenduak eta beldurrak barruan gordetzen ditugu. Denaden, badakit familiarentzat hau guztia oso gogorra izaten ari dela.
M.J.A.: Gainera, familiakoek pare bataldiz komunikabideen bitartez jakin dituzte zenbait gauza.Filtrazioek min handia eragin eta ezinegon handia sortzen dute.Ingurukoak ez ditugu sofriarazi nahi eta dena barruan gordetzekojoera dago.
Zer izan da gogorrena?
J.G.: Espetxea eta kolokan egotea.Sufrimendu garaia da, ez genekien epaiketa noiz izango zen eta orainez dakigu epaia nolakoa izango den.
M.J.A.: Zain egotea oso gogorra da.Gainera, bitartean beste epaiketa batzuk izan dira (18/98,Segi-Haika…). Horiek gertutik jarraitu ditugu. Epaiketei buruz askoikasi dugu, baina sofritu ere bai.
J.G.: Egunkariaren sententzia ateraarte, ez genuen inongo itxaropenik. 18/98 epaiketan sekulako lanaegin zen, sekulako babesa eta elkartasuna lortu zen, epaiketajuridikoki irabazi egin zen, perituek eurek frogarik ez zegoela esanzuten… eta hala ere sekulako zigorrak jarri zituzten. Horrekjarrera ezkorra hartzera eramaten zaitu. Beti txantxa bera egitennuen: hauek izango dira nire Urretxuko azken jaiak, hauek izango diranire azkeneko Gabonak…
M.J.A.: Egunkariaren sententziainflexio puntua izan da eta indarra eman digu, baina kalean dagoenbaikortasuna frenatzen saiatzen naiz. Bestalde, Murillok epaitu behargintuen eta Gomez Bermudezek epaitu gaitu. Horrek ez dakitsententzian eragina izango duen, egiteko moduan izan du.
J.G.: Epailea oso zuzena izan da,baina…
Ba al dago bereziki gogoratzen duzuenunerik?
M.J.A.: Kartzelatik atera nintzenekoa:sartu nintzenean ez nuen ezer ulertzen eta atera nindutenean ere ez.Sekula izan dudan sentsaziorik arraroena izan da. Pozik nengoen,baina nire bizitza kolokan sentitzen nuen oraindik ere. Dena den, uneberezi asko izan dira.
J.G.: Nire une gogorrena Miren Josu etabesteak Auzitegi Nazionaleko kalabozoetan ikusi nituenekoa da. Nibarruan nengoen, baina beraiek euren kabuz joan ziren deklaratzeraeta kalabozoetara sartu zituztela ikustea sekulako ezustekoa izanzen. Miren Josu han ikusi nuenean zerua gainera erori zitzaidan.
M.J.A.: Niretzat, ordea, Josebarenaurpegia ikustea une hartako gauzarik atseginena izan zen. Polizienartean nengoen eta Joseba ikusteak lasaitasuna eman zidan.
J.G.: Bestalde, espetxetik irteteakalde gozoa eta alde mingotsa ditu. Senitartekoak ikustea eta herrirairistea oso gozoa da, baina lagunak barruan uztea oso mingotsa. Horribuelta ematea kosta egiten da. Hilabeteak eta hilabeteak ematen diraburua barruan.
M.J.A.: Han barruan adiskidetasunarenkontzeptua asko aldatu zitzaidan. Han ikasi nuen adiskidetasuna zerden. Barruko harremanek eta hemen kanpokoek ez dute zerikusirik.Bestalde, urte hauetako guztietako beste une gozo bat semearenjaiotza izan zen. Egoera hau gehien sofriarazi didana da, baina baitapoztasun handienak eman dizkidana ere.
Zeintzuk dira euskarriak halakoegoeretan?
J.G.: Espetxetik pasatu gara etainfernu hori ezagutu dugu. Badakigu infernu horretara egokitzekoahalmena dugula. Bestalde, gure lanaz oso harro gaude. Sekulako lanaegin genuen eta hor ez dago deliturik. Egurra eman badigute lan onaegin dugulako da. Hori oso garrantzitsua da. Gainera, baikortasunpuntu bat dugu. Egitasmo politiko batengan konfidantza dut eta herrihonengan sinesten dut. Neure buruari gerta dakiokeenari begiratubaino gehiago neure burua talde baten barruan ikusten dut eta horrenarabera neurtzen ditut gauzak. Baikortasuna, ironia, lagunen etasenitartekoen berotasuna… ere euskarri garrantzitsuak dira.Bestalde, inguruan horrenbeste sufrimendu ikusita, gauzakdesdramatizatu egiten dira: neure burua garrantzitsua da, baina eznaiz bakarra.
M.J.A.: Nire egia dut, ez dut inongozalantzarik, eta horrek libre egiten nau. Dena den, kartzelaldiarenondoren ez naiz lehen bezain aktiboa. Beldurrak eta ezinegonak askofrenatu naute. Euskarriekin jarraituz, denbora honetan guztianerrespetua erakutsi didatenak ere euskarri bezala hartu ditut.
Horrekin lotuta, zer esango zenieketeUrretxu eta Zumarragako herritarrei?
M.J.A.: Antolatzaileei eta ekimenetanparte hartu dutenei eskerrak eman nahi dizkiet.
J.G.: Elkartasuna adierazi digutenguztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Bereziki gu bezala pentsatu ezeta elkartasuna adierazi digutenei. Hor alderdi politikoezberdinetako jende asko dago. Gainontzeko guztiei proiektu politikodemokratiko bat aurrera atera nahi izatea ezin dela delitutzat joesan nahi diet. Bestalde, abertzaleak sentitzen direnei egitasmopolitiko erakargarri bat egiteko eta gehiengoa handitzeko aukeradugula esan nahi diet. Eszenatoki berri bat irekitzen ari da eta bidedemokratikoak eta baketsuak erabiltzea beharrezkoa da. Horretarako,alde guztietatik egon daitezkeen indarkeria eta demokraziaren aurkakojarrerak desagertu egin behar dira.
M.J.A.: Herria bera izan zen, gurekasuan Urretxu, ordezkari hautatu gintuena. Hala, gure herriarenetorkizunerako baliagarritzat dugun lan legitimoa egin dugu.
J.G.: ETAk jarri gaituela esatendutenean, grazia egiten dit. Herriko bi pertsona nagusi izan zirenzerrendetan aurkeztea proposatu zidatenak… Beraiek proposatu ezbalidate ez nintzen zinegotzia eta Udalbiltzako kidea izango.
M.J.A.: Niri Josebak konbentzituninduen zinegotzi izateko, baina Udalbiltzako langile postua nirekabuz eskuratu nuen: kurrikuluma bidalita.
Epaiaren zain zaudete. Nola sentitzenzarete?
J.G.: Azkeneko hiru urteetako lanzoramena pasatu da. Orain lasai gaude, baina aurki urduritzen hasikogara. Epaiketatik oso pozik atera gara, deliturik ez dagoela frogatubaita. Lehen eguna oso adierazgarria izan zen: fiskalaren galderaguztiak aktibitate politikoen ingurukoak izan ziren. Bestalde,ETAkoak garen edo ez garen argitu behar zen. Instrukzioa egin dutenpoliziek ETAren eta gure artean inongo harremanik ezin izan dutelafrogatu esan dute. Fondoak bidegabeki erabiltzearena ikertu ez denhipotesia dela ere esan dute. Bost urteko kartzela zigorra ezarrinahi didate horregatik! Ezin gara ETAkoak izan guk geuk jakin gabeeta beraiek ere ondo dakite. Baina fiskalak Udalbiltza ilegalizatunahi du. Berak esana da horretarako batzuk espetxera eraman beharbaditu eraman egingo dituela.
M.J.A.: Lehen helburua Udalbiltza legezkanpokoa deklaratzea da.
J.G.: Demokrazian legezkoa izan beharkolitzatekeen jarduera da eta Loiolako negoziaketetan PSOE Udalbiltzaonartzeko prest zegoen. Udal hautetsiek osatzen dute eta bereaurrekaria 1931ko hego Euskal Herriko lau probintzietako alkateenbilkura da. Garai hartan ere errepresioa egon zen. 79 urte beranduagohistoria errepikatzen ari da. Bada garaia demokraziaren kontzeptuzabal eta sakona edukitzeko.
M.J.A.: PSOEn denek berdin pentsatzendutela pentsatzea zaila egiten zait.
J.G.: PSOEko batzuen elkartasun hitzakere jaso ditugu. Badakigu PSOEn bi korronte daudela, bainaUdalbiltzak gatazka honen bi gako nagusiak (lurraldetasuna etaerabakitzeko eskubidea) era demokratiko eta baketsuan lantzen zituen.Hor geunden guztiok zinegotzi eta alkateak ginen eta formulaziojuridiko publikoa zuen: partzuergoa. Sorrera buletinean argitaratuzen, tramite guztiak bete ziren, aurrekontuak buletinean aurkeztengenituen, kontuak auditatu egin ziren, egindako guztiarekin Udalhitzaaldizkaria argitaratzen genuen eta alkate eta zinegotzi guztieihelarazten genien, asanbladarako gonbitea ere denei luzatzengenien… Gardentasuna erabatekoa zen. Justizia egiteko modu bakarraabsoluzioa da, deliturik ez baitago. ETAkoak ez garela etaETArengandik inolako agindurik ez dugula jaso frogatu da. Bestalde,ezin daiteke delitutzat hartu horrelako erakunde bat eraikitzea. Aregutxiago kargu instituzionaletan oinarritua badago. Ez dituzte 21pertsona epaitu, horiek ordezkatzen dituzten 70.000 botoak gehiUdalbiltzan parte hartu duten gainontzekoen botoak baizik. Eta herrihonen gehiengoak absoluzioa behar dela esan du, 2008an Gasteizenonartutako legezko proposamenaren bitartez.