Urola Garaia Mankomunitatekomerkataritzan euskara bultzatzeko planaren barruan, Urola Garaia UdalElkarteak, eskualdeko euskara elkarteek -Zintzo Mintzo eta ZingiZangok, eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek dendariak etaostalariak saritzeko kanpaina jarri dute martxan azaroan zehar.
Ekimenaren parte hartzaile nagusiakdendak/tabernak eta bezeroak izatea nahi izan da, eta horregatikeurak izango dira zuzenean dendariak/tabernariak saritzeko botoakemango dituztenak. Sarituko dena euskararen erabilerabultzatzen duten jarrerak adierazten dituzten dendarien/tabernarienekintzak dira. Dendari/tabernari sarituei 100 euroko erosketatxartelak erosiko zaizkie. Guztira hiru txartel, eta gero bozketanparte hartu duten bezeroen artean zozketatu. Ekimena aurrera eraman ahal izateko,boto-txartelak banatuko dira etxez etxe, eta txartel horiek jasotzekokutxa batzuk jarriko dira herriko okindegietan. Botoak Zumarragako eta Urretxuko okindegietan jarriko diren kutxatxoetan eman daitezke, baita otamotz.eus eta zingizango.com web guneen bitartez ere.
Azaroaren 15etik 28ra bitartean egingoda kanpaina, eta abenduaren 3an, Euskararen Egunean, sari banaketaburutuko dute antolatzaileek. Ikusi jarraian kanpaina girotzeko Amaraun taldeak egin duen bideoa: