Emakumeek jasaten duten indarkeriarenkontra hainbat ekintza egi ziren atzoko egunean Zumarragan etaUrretxun ere. Goizean, Eraldatzen taldeak mahaiak jarri zituenAreizaga-Kalebarren plazan, biolentzia sexistaren kontrako sinadurakbildu eta bertara gerturatzen ziren herritarrei informazioa banatzekohelburuarekin.
Arratsaldean berriz, indarkeriarenkontrako elkarretaratzea egin zen “Denak berdinak, denakezberdinak” lelopean. Elkarretaratzea Zumarragako eta Urretxukoudalek deitu zuten. Eta Ezkio-Itsasoko Udalak ere bat egin zuendeialdiarekin.
Asteburuan ere biolentziaren kontra
Emakumeen kontrako biolentziarenaurkako nazioarteko eguna atzo izan bazen ere, egun honen bueltanantolatu diren ekintzak asteburura ere luzatuko dira. Hala,eskualdeko Eraldatzen taldeak antolatuta, gaur 18:30ean “Gureosasunarekiko erabakiak hartzen” izenburupean hitzaldia eskainikodu Eva Bolaños adituak. Hitzaldia Zelai Arizti kultur etxeanizango da, gaztelaniaz eta nahi duen guztia dago bertara gonbidatuta.
Ekimen sortarekin amaitzeko, eskualdekomailako berdintasunari buruzko VIII. foroa gauzatuko da bihar,09:30etik aurrera. Zelai Arizti kultur etxean izango da eta EvaBolaños izango da koordinatzaile lanetan.
I. Beldur barik jaia
Instituzioek bultzatutako “Beldurbarik” kanpainaren barruan lehenengoz egingo da aurten bestalde,Beldur barik jaia. Bilbon izango da larunbat honetan eta doakoautobusak izango dira eskualdean bertara joango direnentzat.Prentsaurrekoan adierazi dutenez dagoeneko leku guztiak beteta daude.”Beldur barik tour” ekimena ere jarriko da martxan, lehiaketanaurkeztu diren lanak erakutsiko dira herriz herri jaialdi ibiltaribaten bitartez.
- Ikusi bideoa jarraian: