Zeresana eman dute hitz horiek,iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek 1995eanargitaratutako Being digital liburuan –besteak beste, pantailaukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen–. Oraingoanarrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da.
Denbora asko galtzen dela esandairagarri baitu Negropontek Twitterren gainbehera. Mezu laburrak errazigorri ahal izatea interesgarria iruditzen zaio, baina Facebook“askoz erabilgarriagoa” da berarentzat. Irakurlea harritu egitenda horrelako baieztapenak leituta, sare sozialen erabiltzaile denedonor jabetu baita Facebook ere oso tresna aproposa dela orduakalfer-alferrik xahutzeko. Twitterren baino aukera gehiagorekin,gainera: argazkiak, bideoak, taldeak, bat-bateko mezularitza…Horren aldean testuketa pixka bat baino ez du eskaintzen Twitterrek.
Baina demagun baietz, Twitterrenerabiltzaileek denbora gehiago galtzen dutela gainontzeko Internetekoerabiltzaileek baino. Hemen proposatuko duguna da, horrek ez duelaezer porrotera eramaten Interneten, juxtu kontrakora baizik. JeanBaudrillard soziologo frantziarrak Kontsumo gizartea saiakeran azalduzuen egoki: zibilizazio guztiek gorde dute beti zarrastelkeria kuotabat. Gehiegizko gastua, luxua, kontsumoan oinarritutakokapitalismoaren berezko ezaugarria da. Eta denbora da, beharbada,gizarte-eredu horren ondasun preziatuenetakoa: minutuek dirua baliodute eta alferrik galtzen ibiltzea, luxua da. Twitter, beraz, bizidugun garaiaren luxuzko produktua da. Denek lortu nahi duten gutizia.Horrek ziurtatzen dio arrakasta.
Kafetegi inkonformista baten alde
Baina argitalpen honen irakurleakespero du bestelako zerbait. “Ez ziren ba Argiako kazetariak hainkonformistak bihurtuko!” dio bere baitarako. Ez ba. Baina torlojuaestutzen hasi aurretik aldizkari honetan publikatutako artikulu batleitzeko proposatuko dugu. Nagore Irazustabarrenak 2.155. zenbakianargitaratutako Iraultza kafeinatuak du izena eta esplikatzen du nolaXVII. eta XVIII. mendeetako Europan kafetegiak hezkuntzarako,hausnarketarako, negoziotarako eta asaldura politikorako gune izanziren. Tom Standage historialariak egin zuen konparazioa erabilgarriazaigu: “Kolektiboki, Europako kafetegiak Arrazoiaren Aroko Internetizan ziren”.
Baina Arrazoiaren Aroan hitzasperturako, denbora-pasarako eta nagikeriarako ere elkartuko zirenherritarrak kafetegietan. Kontua ez baita non. Norekin eta zertarakobaizik. Eta –zalantzan gaude paralelismoa esplikatu behar ote dugunbaina– berdin gertatzen da sare-sozialetan. Twitterreko ateakdenbora galdu alde zabaltzen dituenak entretenimendu faltarik ez duizango: geroz eta gehiago dira, Negropontek esanak esan, sarehorretan txioka ari direnak. Baina kafetegi guztietan bezala,elkarrizketak askotarikoak dira. Fribolitate handiena entzuten denmahaiaren alboan dago eztabaida sakonena. Horregatik, bestelakoasmoak dituenak ere derrigorrez hartu behar du noizbait kafea barrahorretan. Besterik da, behin zerbait antolatzen hasita, erdigunekomodako lokalean barik, ez ote den hobe leku ezkutuago batera joatea,zer gerta ere.