Urola GaraikoMankomunitateak eta Sortzen-Enpresa guneak lankidetza hitzarmenasinatu zuten pasa den ostiralean. Lankidetza hitzarmen honenbitartez, eskualdeko ekonomia sustatu nahi da, enpresa berriak etaideia berritzaileak bultzatuz.
Helburu hori betetzeko,Sortzen-Enpresa guneak eraikin bat ahalbideratu du UrretxukoMugitegiko 19. zenbakian. Eraikin honetan, sei pertsonentzako 14 gunedaude, hasten ari diren ekintzaileei eta enpresei zuzenduta daudenak.Bertan, lekua ahalbideratzeaz gainera, babes logistikoa etainstituzionala eskainiko da. Lehenengo enpresa proiektua ere martxanda dagoeneko, Coaching proiektu bat da, Mugitegiko enpresa haztegihonetan garatuko dena.
Pasa den ostiralekoaurkezpenean, Mikel Serrano Mankomunitateko presidenteak esan zuenez,hiru erronka nagusi ditu proiektuak:
- Enpresa ekintzaileak eta ideia berritzaileak bultzatu eta babestea, sortu daitezkeen beharrei egokitutako formazio aukerak eskainiz.
- Enplegu aukerak balioan jarri eta eskualdeko gizarte-osasun zerbitzuetan jarduera berriak sortu.
- Eskualde mailako irudiaren dinamizazioa eta kanpora begira proiekzio handiagoa ahalbideratzen saiatzea.
Datu batzuk aipatzearren,Serranok gogoratu zuenez, eskualde mailan enpresa handiak kenduta,dagoen enpresa-sarearen %85a Pymeek edo mikro Pymeek osatzen dute.Horregatik da garrantzitsua gisa honetako proiektuak eskualdeanbultzatzea, enpresa hauei babesa eta laguntza emateko.
Ekintzailetasuna bultzatu
Itziar Salaberria, Uggasakokudeatzaileak aurkezpenean esan zuenez,”krisiak eskualde mailanenpresa dinamikak zituen gabeziak ikusteko balio izan digu”. 2008azgeroztik nabariak izan dira gabezia horiek, batez ere ondoko hiruideia nagusitan oinarrituta:
- Azken 15 urteetan atzerakada handia eman du kultura ekintzaileak eskualdean, ekintzaileentzako baliabide eta babes gabezia handiarekin batera.
- Eskualdean pertsona adituak atxikitzeko gaitasun eza.
- Proiektu berritzaileen gabezia eskualdean.
Horregatik, bai Uggasareneta bai Sortzen-Enpresa gunea zein Mankomunitatearen helburunagusiena, azken urteetako errealitatea aldatzea da proiektu honenbitartez.
Proiektu berri honetan parthartu nahi duten enpresek Uggasaren web orriaren bitartez egindezakete eskaera eta gutxieneko baldintza batzuk bete beharkodituzte:
- Etorkizunean garatuko den enpresa Urola Garaiko edozein herritan kokatuko da.
- Aktibitatea garatzeko lokal propiorik ez dutela egiaztatu beharko da.
- Enpresaren garapena eta heltze prozesua Uggasak gainbegiratuko du, bere esku egongo da proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa aztertzea.
- Enpresaren sustatzaileak eragin nahi duen merkatuaren ezagutza izan beharko du.
- Eskualdearentzako proiektu berritzailea izan behar da, produktu/zerbitzu berri bat eskainiko duen heinean.
- Modu positiboan baloratuko da, epe ertain/luzean, eskualdearentzako irabaziak sortzea.
Argazkiak: Asier Zaldua.