Eskualdeko VIII. Berdintasun Foroa,formatua aldatuta etorri da aurten eta eztabaida-mahaiak osatu ordez,testigantzak ekarri dituzte, indarkeria fisikoa eta psikologikoajasan duten emakumeen bizipenak entzungai izan ziren larunbatean,Zelai Arizti kultur etxean.
Erakundeen aldetik Zumarragako Udalaegon da ordezkatuta, Mikel Serrano alkateak eta Lurdes Canduelaberdintasun zinegotziak Foroan parte hartu baitute. Aurkezpeneanalkateak esan du “penagarria da hain jende gutxi elkartzeahorrelako ekintza batean”.
Ez da hitz askoz gehiago egonantolatzaileen eta ordezkarien aldetik. Emakumeek hartu dute hitzakontatzeko eta entzuteko zailak diren bizipenak guztiekin banatzeko.Ezer baino lehen, Mikel Laboaren Izarren hautsa jarri dute aretokobozgorailuetan eta, isiltasuna.
- “52 urte ditut. Etxekoandrea naiz, bi seme-alaba ditut eta 35 urte dira umilazioa eta mespretxua jasotzen dudala. Hasieran bera konforme eta pozik egon zedin edozer gauza egiten nuen. Denborarekin konturatu naiz, horrela ere ez dela gai bizitzaz gozatzeko, ez dagoela inoiz konforme eta gainera ni errudun sentiarazten nau. Telebistan programa bat ikusi nuen, tratu txarrei buruzkoa, konturatu nintzen ni ere tratu txarrak jasaten ari nintzela, kontatzen zutena eta gehiago bizia nuen nik. Lur jota geratu nintzen, jakin nuen senarra aldatzekotan txarrera baino ez zela aldatuko. Gertatu zaidan guztia idatzi du.”
- “Zortzi urte dira indarkeria jasan nuela. Oso gazte ezkondu nintzen, zoriontsua nintzen, baina senarrak beste neska bat ezagutu zuen eta bakarrik gelditu nintzen, bakarrik eta puskatuta. Horrela nengoela ezagutu nuen pertsona hura. Lehenengo masailekoak zur eta lur utzi ninduen, paralizatuta. Hortik aurrera isiltasunaren amaraunean sartu nintzen egoerak okerrera egin zuen heinean. Beldur asko, asko, asko izan dut. Mehatxu asko jaso nituen, jarraitu egin ninduen behin banatuta geundenean. Azkenean berregin dut nire bizitza, kostatu zait konfiantza berreskuratzea, beldurra kentzea, baina gizon guztiak ez dira berdinak”.
- “Bi seme-alaba ditut, gutxitasun fisikoa daukat gaixotasun baten ondorioz eta nire senar ohiaren indarkeria jasan eta gero, gaur egun nire semearen aldetik tratu txarrak jasaten ditugu nire alabak eta nik. Nire senar ohiak nire alaba ere kolpatu zuen luzaroan eta nire semea aitaren kopia bihurtu da. Donostiako elkarte baten laguntzarekin aurrera ateratzen ari gara ahal dugun moduan”.
Foroan parte hartu dute ofiziozhorrelako kasuak daramatzaten hiru abokatuk. Denuntziaren gaiareninguruko gogoeta egin dute. “Gure aldetik denuntzia egitera ezinditugu bultzatu, gure lana emakumeei denuntzia eginez gero datorrenbidea nolakoa izango den azaltzea da, ahalik eta zehatzen. Eta ez dabide erraza, babesik gabe eta laguntza asko gabe egin beharkodutelako” esan du abokatu batek. Beste batek jarraian gehitu du,“tristea bada ere, emakumeek euren burua defendatu eta babestubehar du inork ez duelako beragatik egingo”.
“Garrantzitsua da hitz egitea,ateratzea barruan duzuna, nire abokatua gaur egun nire laguna da,berak emandako laguntzagatik ez balitz… Nik orain zer egiten dudan?Ahaztu”.
Egilea: Goierriko Hitza