2007an hasi zituen ZumarragakoOspitaleak, bere instalazioak handitzeko lanak. Orduan larrialdizerbitzuak handitu eta hobetu ziren. Orain eraikineko bigarren etahirugarren blokeak handituko dira, erabiltzaileei zerbitzu hobe batemateko helburuarekin.
Tokologia zerbitzua
Gaur egun tokologia zerbitzua bierditzeko-gelak, dilatazioetarako beste bi gelak eta kontsultetarakobulego batek osatzen dute. Behin lanak amaituta, erditzeko lau gela,dilatazioetarako gela handiago eta erosoago bat eta azterketetarakoeta kontsultetarako gune bat izango ditu tokologia zerbitzu berriak.
Tokologia zerbitzuan artatu direnerabiltzaileen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteetan.1985ean, zerbitzua zabaldu zen urtean 50 erditze izan ziren, 1986an542 izan ziren. Zenbaki hori gutxi gora behera mantendu egon da 2000urtera arte. Ordutik aurrera goranzko joera nabarmena izan da, 2009an928 erditzera iritsi arte. 2010 urte honetan kopurua 1.000ra igotzeaaurreikusten da.
Eragozpenak
Aipatu bezala, lanak 15 hilabeteetanluzatuko dira eta honek ohiko eragozpenak sortuko ditu, batez erebertako langile eta erabiltzaileentzat. Lanek, ospitale ingurukotrafikoan ere izango du eraginik. Ospitaleko atzeko aldean irteeraberri bat ahalbideratu da, lehen zegoena berritze lanak direla etablokeatuta gelditu baita.