Abendua gainean daukagu eta horrekinbatera Gabon usaina ere sumatzen da inguruan. Gabonetarakoargientzako kableak jartzen dabiltza udaletxeko langileak egunhauetan Zumarragan, aurten hilaren 10ean piztuko dituzte argiak,ostiralarekin eta urteroko ohiturari jarraituz Santa Lutzi egunarenbueltan. Hilabetez izango dira argiak piztuta aurten, urtarrilaren10era arte.
Iazko argiak bezala, aurtengoak ere ledmotakoak izango dira, kontsumo baxukoak, Fernando FariñasZumarragako Udaleko zinegotziak esan duenez “iazko argiak bainogutxiago kontsumituko dute” aurtengoak. Gainera, Zumarragan izangodiren argiak “aurten modernoagoak eta politagoak izango dira”zinegotziak esan duenez. Gabonetako argiak izango duten kostua21.000 eurokoa izango da orotara, Zumarragako Udalak eta Bi-Tarteanmerkatarien elkarteak erdi bana ordainduko dutena. Argiak jartzearenhelburua, herria erakargarriago bihurtu eta herritarrek bertankontsumitu dezatela da.
Argiak 18:00etatik 23:00etara egongodira piztuta astelehenetik ostiralera. Asteburuetan goizaldeko ordubata arte luzatuko da ordutegia eta hiruak arte Gabon-gauean etaUrtezahar-gauean.