Garai batean inguruko baserri guztietan egiten zuten txerri-hilketa. Egun garrantzitsua zen, txerriak negua igarotzeko behar zuten janaria ematen baitzien.
Dagoeneko baserri askotan ez dute txerririk, baina Urretxuko Dornaldegin garai bateko ohiturari eusten diote. Abenduko lehen asteburuan senitarteko guztiak elkartu ziren eta hiru hil zituzten.
Dornaldegi baserrian tradizioa ez dela galduko dirudi, gazteak bizirik mantentzeko prest baitaude. Andoni Elgarrestak 27 urte bakarrik ditu, baina urte asko daramatza dagoeneko txerri-hilketan eta honen inguruan antolatzen den festan parte hartzen. Gaztelerazko esaera zaharra animalia hau San Martinetan hiltzen dela ematen du aditzera, baina inguru honetan abenduan hiltzen da. “Gure etxean abendua hasieran izaten da. Izan ere, hotz egitea beharrezkoa da: animalia arratsaldean hiltzen da eta ondoren gau guztia hozten uzten da. Zenbat eta hotz handiagoa, izoztu gabe, hobe”.
Gogor lan egitea tokatzen da, baina festa garaia ere bada. “Hilketaren ondoren janaria dagoenez, badago zer ospatu. Gaur egun ez dugu elikagai eskasia, baina garai batean gauzak oso bestelakoak ziren. Gainera, ez zegoen egungo kontserbazio sistimarik. Jakiak gatzetan gordetzen ziren eta aste gutxiren barruan jan behar ziren. Hala, beti garaian garaikoa jaten zuten”.
Txerri-hilketan familia guztiak parte hartzen du, baita dagoeneko kalean bizi direnek ere. Ondoren, jeneroa denen artean banatzen dute. “Garai bateko moduan hiltzen dugu txerria. Gutxienez sei lagun behar dira horretarako: lauk hankak eusten dizkiote, beste batek labana sartzen dio eta seigarrenak odola jasotzen du. Bitartean, emakumeek odolkiak egiteko berdura txikitzen due. Ondoren txerria erre egiten da gogortzeko eta hala azala kendu ahal izateko. Urarekin garbitu ondoren, tripak ateratzen zaizkio eta hurrengo egunera arte zintzilikatu egiten da. Goizean zatitu egiten dugu, txorizoen masa prestatu, odolkiak egin…”.
Andoni Elgarrestak primeran ezagutzen du prozesua, umetatik parte hartzen baitu. “Oso txikia nintzela helduek nola lan egiten zuten ikusten nuen eta, egia esan, ohitura polita iruditzen zait. Lehen aitari aiztoa pasatzeaz edo garoa eramateaz arduratzen nintzen, baina orain animalia eusten duenetako bat naiz. Txerrikumeak udan ekartzen ditugu eta abenduan hiltzen ditugu. Beraz, ez dute 100 kilo baino gehiago hartzen. Zenbait eta txikiagoa izan orduan eta errazagoa da eusten, noski. Lasai egotea ere oso garrantzitsua da, bestela animalia urduri jartzen baita”.
Elgarrestak txerria hiltzea ez dela atsegina onartzen du. “Garraisi handiak egiten ditu eta mundu guztia ez da hori jasateko gai”. Eurek ere ez dute gozatzen. Baserrian egin beharreko lanetako bat da, besterik gabe. Festa ondoren hasten da. “Egun horretan guztiok elkartzen gara eta, lana bukatu ondoren, elkarrekin afaltzen dugu. Baserrian lo egiten dugu eta hurrengo egunean, gosaldu, lana bukatu eta elkarrekin bazkaltzen dugu”.
Urretxuko gazteak Dornaldegin txerria betiko moduan hiltzen jarraituko dutela dio, gutxienez legeak uzten dien bitartean. Izan ere, haragia norberak jaten duen bitartean, betiko moduan hiltzea legezkoa da. Hilketaren ondoren Elgarrestatarrek lagin bat eramaten diote albaitariari animaliak gaixotasunik ez zuela ziurtatzeko. “Trikinosi proban positibo ematen badu, ez da jatea komeni. Dena den, sekula ez zaigu halakorik gertatu”, amaitu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.