Alberto Telleria elgetarrak Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik egindako lan hau ez da eleberria, ezta lasai irakurtzeko poesia-bilduma ere.
Honakoa kontsultarako, erabilerarako eta hausnarketarako liburua da. Irakurleak ezaugarri fisikoei, taberna giroari, sexuari… lotutako hainbat hitz eta esamolde aurkituko ditu bertan. Tabuz eta eufemismoz beteriko lana da, alegia. Auzo hizkera batean idatzita egotea ez da ulermenerako oztopo, txokokeriak alde batera utzita, euskarak egun duen hutsune handi bat betetzera baitator. Laburbilduz, hizkuntzaren adierazkortasunean eraginez, hiztunak aberastea helburu duen lana da. Interneten ere irakur daiteke:
www.badihardugu.com/argitalpenak/berbeta_berua. Heldu iezaiozu, baldin eta ausartzen bazara!
Xabi Lasa
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide