Diru faltagatik filmatu zela zuri beltzean esan izan da, baina ez da hala: hasiera hasieratik halaegiteko asmoa zuen zuzendariak. Ford-ek istorioari garrantzia eman nahi zion eta horretarako paisaia ikusgarriei ere uko egin zien: pelikula ia osoa estudioan filmatu zen. Bere ohiko antzezleekin lanegin zuen, baina rolei buelta emanez: John Wayne heroia gain behera ageri da eta justiziaren buru, berriz, tiro egiten ez dakien JamesStewart. Antzinako idealek porrot egin dutela irudikatu nahi dueladirudi. Ostegun honetan pelikula mitiko hau pantaila handian ikusteko aukera izango dugu: 22.15ean, Zelai Ariztin, doan. Ez galdu aukerabikain hau!
ButaK 21 zineklub taldea