Garai batean Patxi Saezekin jo zuen,Pako Aristi eta Mikel Markezekin ere lan egin zuen eta egunBentazaharreko Mutiko Alaiak taldeko kidea da.
Zer diozu zure gurasoez?
Nafarroako eta Gipuzkoako odola dut,aita Ezkiokoa baita eta ama beratarra. Horrek Euskal Herriko alderdiezberdinak ezagutzeko aukera eman dit. Amaren bitartez mugazbestaldeko tokiak ezagutu ditut, Sara inguruan lehengusuak baititut.Euskalkiak ezagutzeko aukera ere izan dut. Bortzirietakoa oso politada. Gurasoak xumeak eta langileak dira. Horrekin lotutako hainbatanekdota daude, baina bat bereziki gustatzen zait. Gurasoekokindegian lan egiten zuten garaian etorkin pila bat etorri ziren.Familia askok ez zuten ogia ordaintzeko dirurik, baina gurasoek emanegiten zien. Koadernoan sekulako zordun zerrenda zegoen. Familiahorietako bateko aita Alemaniara joan zen lan egitera eta gurasoekhemen utzi zituenak ogiz hornitzen zituzten. Itzuli zenean aitahorrek zorra kitatu zuen eta opari bat egin zigun: akordeoi bat.Horregatik hasi nintzen akordeoia jotzen. Aitak ikasteko aukera emanzigun eta ni izan nintzen besoa altxatu nuen lehena. Gurasoen lanarieta eskuzabaltasunari esker izan nuen akordeoia jotzen ikastekoaukera.
Zenbat anaia-arreba zarete?
Hiru anaia eta arreba. Aita zenakordeoia jotzen agoantatzen ninduen bakarra. Beste guztiek jotzeariuzteko edo beste nonbaitera joateko esaten zidaten. Akordeoi hurasaldu egin nuen eta orain pena ematen dit. Instrumentu oso ona zeneta noizean behin herriko akordeonista bat etortzen zen jotzeraizorratu ez zedin. Hala sartu zitzaidan belarrietatik akordeoiajotzeko gogoa.
Aita Ezkiokoa duzue eta ama Berakoa.Nolatan ezagutu zuten elkar?
Zoritxar guztiek ekartzen dute zer edozer ona. Aita Iruñean ari zen soldadutza egiten eta Iruneragerturatzeko aukera izan zuen okina zelako. Bertako okindegi bateanlanean ari zela ezagutu zuen ama. Garai batean kanpokoa errezelozbegiratzen zen eta epelak entzun behar izan zituen bertako neska batherritik eraman behar zuelako.
Aita okina zela esan duzu. Eta ama?
Etxekoandre tipikoa: beti isilik, betilanean, beti pozik, sekula inongo minik ez… Emakume belaunaldihorretaz behin baino gehiagotan gogoratuko gara. Etxea ez zen ezereurak gabe.
Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?
Bero-bero, labe gainean bizi gineneta… Motz taberna dagoen tokian bizi ginen. Ultramarinos LaEstrella izeneko denda zegoen eta bertan labe bat zegoen ogiaegiteko. Azken solairuan jaio ginen eta gero behera joan ginen. Irinzakuen artean jolasten genuen. Haurtzaroa Urretxuko pilotalekuan,plazan eta okindegian eman genuen.
Lan egitea ere tokatuko zitzaizuen…
Bai, bai… Nire belaunaldiko gazteeksekulako inbidia ematen zidaten. Izan ere, gu ogia banatzera joanbehar izaten genuen larunbat goizetan aitarekin: motxilatxoa hartu,tinbrea jo eta ogia banatu. Aitari igande goizean lana egiteasuertatzen bazitzaion, gu berarekin joaten ginen. Gurasoek irakatsididate lana zer den.
Zein eskolatara joan zinen?
Ikastolara. Sekula ez diet horri buruzgaldetu, baina poztekoa da: ez ziren oso aberatsak eta hala ereikastolaren aldeko apustua egin zuten. Beharbada guraso ezagunenbitartez izango zen. Nire gurasoek ezin izan zuten ikastolaren aldeasko lan egin, larunbata eta igandea lanean ematen baitzuten.Ikastolako oroitzapen oso politak ditut.
Non ikasi zenuen ondoren?
Institutuan. Une hartan ez zegoen besteaukerarik. Ondoren Magisteritza eta Hezkuntza Berezia ikasi nituen.Lanerako aukera handirik ez zegoen eta udaltzain sartu nintzen. Dirupixka bat behar nuelako sartu nintzen, urte batzuetara uztekoasmoarekin. Baina erosotu egin nintzen eta urte pila bat eman nuen.Ofizio horretan urte gehiegi eman nuen errezeloa dut. Hasieran kideenarteko harremana oso ona zen, baina gero ardura hartu nuen eta arazohandienak etxean bertan izan nituen: politikariekin eta bestesailetako lankideekin. Giroa txartu egin zen, kalean ere arazoakizaten ziren, eta uztea erabaki nuen: nahiago dut baiezkoa eman betidebekatzen ibili baino.
Antzuolara joan zinen.
Oposaketak izan ziren eta gehiegiprestatu gabe joan nintzen, baina zortea izan nuen. Aldaketa osoonuragarria izan zen: nire bizitzako urterik oparoenak izan ziren.Egiten dakidana hori dela konturatu nintzen. Jendea gustura uztea osopozgarria da eta horren alde egin nuen apustua. Zertarako gai naizeneta jendearekin lan egiteko ahalmena dudala ikusi nuen. Beste batenpostuan nengoen eta banekien hura bukatuko zela. Urretxuko udaletxeraitzultzea traumatikoa zen, baina zortea izan nuen: hilabetean biprobatara aurkeztu nintzen eta bietan hautatu ninduten. Urtebete emannuen Donostiako Kirol Patronatoan eta Kontseiluan lan egiteko aukeraere eman zidaten. Kontseiluan jarraitzen dut.
Zer lan egiten duzu Kontseiluan?
Euskaraz Bai dinamika zabaltzen dutherrietan. Gure betebeharra herrietan egiturak sortzea da, euskararenaldeko kanpainak eta proposamenak bideratzeko. Helburua arlo sozialadinamizatzea da. Egitura sendoak sortu nahi ditugu euskararengarapena lortzeko. Kontseiluan oso gustura nago. Lan talde politadugu.
Noiztik zaude Euskal Kantuzaleenelkartean?
Ez da oraingo kontua. Batzordeanbospasei urte daramatzat eta lehenago ere elkartearekin harremananuen. Musikak beti erakarri nau. Hemengo lagunek asko lagundu didateeta Patxi Saez kantariak berarekin jotzeko deitu zidanean saltoa emannuen. Euskal Kantuzale Elkartearekin harremanetan jarri nintzen,ahuleziak ahulezia egitasmo oso erakargarria iruditzen baitzait.Euskal Herriak halako elkarte bat behar zuen eta laguntzea erabakinuen. Duela urte eta erdi Ainhoa Ansa koordinatzaileak uztea erabakizuen eta han bertan nengoenez, Martin Ugalde kultur parkean,koordinatzaile lana hartzea eskaini zidaten.
Zer lan egiten duzu KantuzaleElkartean?
Batzordea dugu eta urtean zehar lanpuntualak egiten ditut. Txapelketen koordinazioa, esaterako. Badakigulehenago edo beranduago urte osoko lanketak egin beharko ditugula etaapustua egin beharko dut. Niri kantagintzaren inguruan lan egiteagustatuko litzaidake. Nire erronka Euskal Herri mailako elkartesendoa lor-tzea da. Egun lurralde bakoitza bere aldetik dabil etabatasuna lortu nahi dut elkartea sendotzeko.
Zuen helburu nagusia kantuzaletasunabultzatzea izango da.
Gure proiektua hiru zutabetanoinarritzen da. Lehen helburua harrobia lan-tzea da eta horretarakotxapelketak antolatzen dira. Batzuek egun ez dagoela erreferentziazkomusika talderik eta krisian gaudela esaten du, baina ezerezetik ezinda ezer sortu. Azpian lan egiten bada, ez da ezer sortuko. Gazteeijendaurrean kantatzeko eta barruan dutena erakusteko aukera emanbehar zaie. Horretan ari gara eta aurtengo txapelketako partehartzaile guztiak berriak dira. Bestalde, iazko txapelketako ba-tzukkontzertuak eskaintzen ari dira dagoeneko: Emon eta Lain taldeak,adibidez.
Zeintzuk dira beste helburuak?
Bigarren helburua zaletasuna suspertzeada. Horretarako, herrietan sortzen ari diren kantu taldeak koordinatunahi ditugu. Durangoko Azokan, abenduaren 5ean, kantu jira nazionalaizan zen guk antolatuta. Talde guztiak Durangora joan ziren etakaleetan bi saio egin zituzten, eguerdian eta arratsaldean,kantuzaletasuna erreibindikatzeko.
Zein da hirugarren zutabea?
Kantari profesionalekin harremana sortunahi dugu. Beraiei zerbait eskainiko diegu eta beraiengandik zerbaitjaso nahi dugu. Euren aldeko apustua eskainiko diegu: erakundeeieuskal kantagintzaren aldeko politikak bultzatzea eskatuko diegu.Kantariengandik zer nahi dugun? Gazteen erreferentzia direnezelkartean sartzea eta laguntzea eskatuko diegu, besterik ez badabazkide eginez.
Nola ikusten duzu euskal musika? Garaihobeak bizi izan dituela dirudi.
Noski. Bizitza halakoa da. Ez dakitoraindik bizi izan dugunaren garrantziaz jabetu garen. Euskalkantagintza berriaren aurretik, 1960 aurretik, Labegerie aurretik, ezgenuen erreferentziazko abeslaririk. Iparragirreren ondorengo guztiakbertsolariak ziren. Euskal kantagintza berria ilunpetik sortu zen etairaultza izan zen. Batzuentzat gogorra ere izan zen. Mikel Laboaktxistuak jaso zituen, zenbaitentzat berak egiten zuena ez baitzeneuskal kantagintza. Gezurra dirudi, baina Benito hor dago oraindik…Ondoren, zer? Rock Radical Vasco delakoarekin beste mendi bat igogenuen, baina oraingoa trantsizio unea da. Talde eta kantari onakdaude, asko, baina ez dute laguntza handirik: hedabideek ez diotebatere tarterik eskaintzen euskal musikari. EITBk ateratzen dituendiskoek, Gu Gira eta halakoek, barrea eragiten didate. Noiz ikusidugu Mikel Laboa ETBn? Zer harreta eskaini diote Su Ta Gar taldeari?Trantsizio fasean gaude, baina gaindituko dugu. Horretarako, lan eginbehar da: jendea hezi eta jende horri lana erakusteko aukera eskaini.Asko ari da kostatzen, baina ziur naiz musika mota ezberdinakjorratuko dituen jendea irtengo dela. Gure helburua horiek guztiekeuskaraz lan egitea izango da.
Zu zeu musikaria zara. Norekin ikasizenuen akordeoia jotzen?
Legazpiko akordeonista batekin hasinintzen: Paternainekin. Ondoren Legazpiko beste batekin aritunintzen, baina Ordiziako Aierberekin ikasi dut gehien. Mundukotxapelduna izandakoa da eta bere ikasleetako batzuk akordeonista osoonak dira: Benitorekin jotzen duen Peio Ramirez eta GarikoitzMendizabal txistulariarekin jotzen ari den Xabier Zabala, esaterako.
Zer ibilbide osatu duzu musika munduan?
Euskal kantagintza asko gustatzen zaiteta etxean guztien abestiak atera nituen. Hortik aurrera, tokiguztietan abesti horiek abesteko aukera izaten nuen. Ondoren PatxiSaezek deitu zidan, Pako Aristirekin eta Mikel Markezekin besteabentura batzuk izan nituen eta azkenean hemengo lagunekinBentazaharreko Mutiko Alaiak egitasmoa martxan jarri nuen.
Arrakasta handia izan duzue.
Garaiak eta formatoak aldatu egitendira. Jende askok kantatzeari utzi dio aretoak betetzen ez dituelako.Egia esan, gaur egun ez diot inori gomendatzen larunbat gau bateankontzertua antolatzea. Oso ona izan behar da edo komunikazio planindartsua abian jarri aretoa betetzeko. Formato txikiko kontzertuakugaldu egin dira. Guk ez dugu kontzertua eskaintzen, kalea dinamizatubaizik: jendea gurekin egotera eta betiko kantuak gurekin abesteragonbidatzen dugu. Formato hau kultur teknikarientzat erakargarriada, kaleak animatzea eta parte hartzea suspertzea lortzen baita.
Txarangak ez al zaizkizue haserretu?
Ez. Modak eta beharrak aldatu egitendira. Aspaldi honetan ez dut jendea txarangen atzetik dantzanikusten. Ohiturak aldatu egin dira eta onartu beharra dago, kantariakdagoeneko ezin duela gaueko kontzerturik eskaini onartu behar izanduen moduan. Irudimena landu behar da.
Zuek gustura zaudete.
Ez diogu geure buruari asko eskatu.Entsaiatzeko denborarik ez dugunez, kalean entsaiatzen dugu. Urtean30 bat emanaldi eskaintzen ditugu. Herri ba-tzuetatik urtero deitzendigute. Zorte handia dugu: gustatzen zaiguna egiten dugu, jendeagustura uzten dugu eta gainera kobratu egiten dugu. Dena den, gurehelburu nagusia euskal kantagintzaren aldeko dinamika sortzea da:kanta hauek kalean entzunaraztea eta ezagutaraztea.
Zein da zuen plaza kuttuna?
Ondarroan oso emanaldi potentea eskainigenuen, baina Orioko Goiko Kaleko festa da gure kuttuna. Urterojoaten gara.
Zein da zure musikari kuttuna?
Ez. Jendeak adarra jotzen dit: XabierLeteren ondorengo ezer ez nuela en-tzun esaten didate, haurra jaioeta Pirritx eta Porrotx entzuten hasi nintzen arte. Tarteko guztiagaldu nuela. Hori ez da hala, baina Imanol, Benito eta enparauenletrak sekulakoak iruditzen zaizkit. Zerbait esaten zuten. Egun,askotan, ez da fundamentuzko ezer entzuten. Haien letrek sekulakoedukia zuten. Haiekin gelditzen naiz.
Semea ere musika zalea al da?
Ez dut gehiegi behartu. Musika eskolarajoaten zen. Erakargarria iruditzen zitzaion, baina horretarako eregogor lan egin behar dela konturatu zenean utzi egin zuen. Egundultzaina ikasten ari da lagunekin eta Joxe Mari Lasarenlaguntzarekin. Ea gozatzen duen. Beti esaten diot nire asmoa ez delabera musikaria izatea, baina badakidala instrumentu baten bitartezbizitzan asko gozatuko duela, lagun asko egingo dituela eta toki askoezagutuko dituela.
Musikaz gain, beste zaletasunik ba alduzu?
Kirola beti asko gustatu zait. Esanbezala, umetan gure bigarren etxea pilotalekua zen. Pilotan hasinintzen eta herriartekoa jokatu nuen Juanjo Sagastibeltzarekin. Bainajolasten ari nintzela iltze bat sartu nuen eskuan eta ordutik pilotanjokatzen nuen bakoitzean mina sentitzen nuen. Futbolean ere ondoibiltzen nintzen. Urolan sartzeko aukera izan nuen, baina ez nintzensartu. Goierriren areto futbol taldean atezain jokatu nuen eta kito.Ordutik neure kasa ibili naiz: mendian, bizikletan… Bestalde,herri-bizitza asko gustatzen zait: lagunekin egon, parranda egin,kulturgintza…