Guk geuk sortzen dugun koipe mota bat da, gure organismoak funtzionamentu egokia izan dezan, bertatik sortzen baitira hainbat hormona, baita D bitamina eta estamuan koipea digeritzeko gatz biliarrak ere.
Kolesterola neurriz kanpo dagoenean kalte ere egin dezake, arterietan pilatzen denean ateroesklerosia sortzen baitu eta hortik bihotzeko, buruko eta zirkulazioko hainbat gaitz sor daitezke. Kolesterolaren gakoa neurrian dago: egunean gehienez 300 mg hartzea gomendatzen da. Kolesterola izateaz gain koipe ase asko duten janariak dira odoleko kolesterol-maila igotzen dutenak: erraiak, gurina, esnegaina, hestekiak, haragia, esne eta esneki osoak, arrautzaren gorringoa eta arrainen arrautzak. Bestalde, era industrialean egindako opil, gaileta eta antzerakoek ere (donutsa…), kolesterol asko izateaz gain, trans motako koipeak dituzte eta asko kontsumitzen badira kaltegarriak dira. Zorionez, koipe poliasegabeek kontrako zentzuan lan egiten dute, odoleko kolesterol-maila jaitsi egiten dutelako; intxaurrek eta arrainak, bereziki arrain urdinak, omega-3 motako koipe ugari duelako.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide