Nori eskatzen dizkiozu opariak, Olentzerori ala Erregeei? (162. alea)
|
Beñat Leunda
Olentzerori eskatzen dizkiot opariak. Aurten Robot-raptor eskatu diot. Hori zer den? Dinosauro errobota. Karnotauro bat da, hain zuzen ere. Haragijalea zen. Gaiztoa. Lau hankakoak zintzoak ziren eta bikoak gaiztoak. Eskolan dinosauroei buruz ikasten ari gara eta oso gustukoak ditut.
|
|
Mikel Iglesias eta Iker Ruiz
Opariak Olentzerori eskatzen dizkiogu. Nik oraindik ez diot ezer eskatu (Mikel). Nik aurten patinak eta bizikleta eskatu behar dizkiot (Iker).
|
|
Lander Aranburu
Opariak Olentzerori eskatzen dizkiot. Aurten patinetea eta linterna bat eskatu dizkiot.
|
|
Markel Rivas
Biei eskatzen dizkiet opariak. Aurten mikrofono bat eta Bob Esponjaren arrainontzia eskatu dizkiet. Bob Esponja asko gustatzen zait.
|
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide