Bere filtrazioak El País, TheGuardian edota The New York Times bezalako medio iraultzaileeieskaintzen dizkiola jakinda, bertsio ofizialak beste modu baterazabaltzeko muntaia ez ote den zalantza dugun arren, gu ere gureOtaleaks partikularra muntatzeko asmotan gabiltza eta hurrengoaleetan sakondu nahi genituzkeen zalantzak plazaratuko ditugu, eanorbait kable bat botatzeko moduan ote dagoen ikusteko.
Era guztietako galderak ditugu,erantzunak falta zaizkigu, ordea. Esaterako, jakin nahi genuke zeharreman dagoen gure bi udalen eta koloretako argi ekoizleen artean.Gure New Yorkeko enbaxadore berriari galdetuko diogu, baina ez duguuste han horrenbeste egongo direnik.
Deigarria egiten zaigu baita ere, noladen posible Zumarragako udalean batzordeetara joateko zailtasungehien duen taldea izatea kutsaduraren inguruan bere iritzia emanduen bakarra. Agintariek kezka handia dute tabernetara joaten garenonosasunaren inguruan, baina gero kalean edozer arnasteak berdin dio?Ostruka gehiegi honen inguruan ere.
Teleberria aurkeztu aurretik Balentxiorrazten duenak ere mereziko luke kapituluren bat. Ez hartu txarreraJohnny, baina tupe horiekin ikustera ez gara ohitzen. Inbidia kontuaizango da.
Horrenbeste zalapartaren ostean,Urretxuko arau subsidiarioekin zer gertatu den ere inork esplikatukobaligu bihotzez eskertuko genuke, herritik kotxez ibiltzea bainozailagoa iruditzen zaigu eta. Antioko jatetxearenaz zer esan.Egurrezko etxe-txoa erre zela, edo erre zutela, urte piloa joan daeta berdin gaude. Chillida Leku bideragarria ez bada interpretaziozentroa nola kudeatuko duten esplikatzea ere ez litzateke txarra.Sordorenetik ezer erosi gabe irten direnen zerrenda, nor den Jongaiztoa… Galderak ez dira falta.
Jon Torner
Jon Ormazabal