Ez zuten ezer asmatu, ez zuten ezerekinapurtu, baina une hartan gailurrean zeuden Seattle-goak (AEB), eta azer nolako abestiak osatu zituzten. Kontzeptuak edo ideiak gorabehera, zer dira diskoak gustura sartzen diren kantarik gabe. Zuzenak dira, gogorrak eta gordin samarrak ia gehienak (bikaina Dothe evolution, esaterako), eta intentsitate handikoak, maisuak baitira horretan. Horren erakusle, In hiding eta Faithfull, adibidez. Wishlist, aldiz, samurragoa da, klasiko bat, ederra eta zirraragarria. Eta ezin Low light ahaztu, argi gutxirekin eta goxo entzuteko aproposa, hain zuzen ere. Yield… Eman bidea aizkolarialkondaradunei!
Igor Susaeta