
Astearte iluntzeko osoko bilkuran2011ko aurrekontuak onartu zituzten Zumarragako udaletxean. Hamaseimilioi eta ehun mila eurokoa da Zumarraga Lantzenen aurrekontuabarne. Bestela, datorren urterako udal-aurrekontua 14.888.131 eurokoada. Iazko aurrekontutik gertu dago eta egindako doikuntzak dituezaugarri. Aurrekontuak PSE-EEko zinegotzien eta PPkoaren baiezkobotuekin onartu zituzten. EAJ kontra agertu zen eta EAko zinegotziaabstenitu egin zen. Bozketa egin aurretik sail bakoitzeko arduradunpolitikoak dagozkion aurrekontuei buruz aritu zen.
Pertsonalaren sailean atera beharzituzten bi plaza ez dituzte aterako, udaltzain plaza bat tarteko.Sei hilabete baino gutxiagoko bajak ez dituzte beteko etaaurreikuspenetan soldaten 3,3ko igoeraren aukera dago. Euskara,hezkuntza eta gazteria sailean Gaztetxoko berriaren irekiera, EuskalHerriko Ahotsak proiektua burutzea eta Zintzo Mintzo eta GoierrikoHitzari diru-laguntza bateratua ematea erabaki dute, EAko IkerneBadiola zinegotzi arduradunak azaldu zuenez. Nekazaritza sailaBadiolak kudeatzen du eta datorren urtean landa-bideak konpontzekoaurrekontua iazkoa baino txikiagoa izango da, 10.000 eurokoa, Badiolak berak zehaztu zuenez, “nahiz eta gu ados ezgauden”.
Gizarte zerbitzuetako aurrekontuetanlarrialdietarako laguntzen aurrekontua jaitsi dute Eusko Jaurlaritzakhartuko duelako eskuduntza hori. Obra eta zerbitzuetarako“kontratatuta dituzten enpresekin jaitsierak negoziatu dituztela”esan zuen Fernando Fariñas zinegotziak, “gastuak doitualdera”. Kirol eta kultur elkarteek % 5 gutxiago jasoko duteUdalaren aldetik, kultur eta kirol ekintzen aurrekontua igo egindute, ordea.
Hirigintzari dagokionez, Mikel Serranoalkatea eta sail horren buruak “Antioko lanak udaberrian hasiko”direla esan zuen eta Badiola orrazi-fabrika zegoen guneanhelduentzako parkea jarriko dutela. “Aginagan frontoia eraikitzekoasmoa” dutela ere igarri zuen alkateak. “Aurrekontuen xedeagutxiagorekin gehiago egitea da”.