
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: John Ford.
- Gidoilariak: James Warner Bellah eta Willis Goldbeck, Dorothy M. Thompsonen eleberrian oinarrituta.
- Antzezleak: James Stewart, John Wayne, Lee Marvin, Vera Miles, Woody Stroode, Edmond O’Brien.
- Herrialdea: EEBB.
- Urtea: 1962.
- Iraupena: 123 min.
Filmari buruz
John Ford zuzendariaren lanonenetarikoa den honetan Dorothy M. Johnsonen Urkatuaren zuhaitzaeleberria moldatu zen. Fordek bere lan ibilbidearen inguruan egindakohausnarketatzat hartu daiteke lan hau, bere filmagintzan oinarrizkoizan ziren kontzeptu eta ideiez hitz egiten baita. Hala nolamintzagai dira, historia eta kondaira edo mitoa nola uztartzen,nahasten diren, baita, benetan gertatutakoa eta gertatutakoarenkontaketa nola igarotzen den ahoz ahozkoan. Zehaztasun bikainezpantailaratu zituen Fordek ideia hauek eta honetaz gain berefilmografia zabaleko sekuentzia eta irudi hunkigarrienetakoak filmahonetan daude jasota.
Zuri-beltzean errodatzeko aitzakiaaurrekontu handi baten falta izan zela esan bada ere, haserahasieratik hala egiteko asmoa zuen zuzendariak. Aintzat izanda iafilm osoa estudioan errodatu zela eta paisaia handien aztarnarik ezdagoela, badirudi Monument Valley eta urteetan zehar bere lanetanezaugarri izan ziren espazio ireki eta zabalak atzean utzi nahizituela eta aurrekontu txikietara itzuli nahi zuela aldi berean,horrela, kontatutako istorioari garrantzi gehiago ematea lortuko zuenmitoan eta paisaietan zentratu beharrean. Sinesgarritasunari bizkarraeman zion (nolatan James Stewart lizentziatu berria 54 urterekin?)bere ikuspegi mitikoa hobetsi nahian, ohizkoak ziren antzezleekin laneginez baina paperei buelta emanez. John Wayne, bere heroi arketipoa,gainbehera bitxi batean murgilduta ageri da eta justiziaren buru tiroegiten ere ez dakien James Stewart ipintzen du, garai berrien aurreanantzinako idealek porrot egin dutela irudikatu nahi balu bezala.Beste behin ere, agian azken aldiz, John Ford handiak beste maisulanbat sortu zuen, goza dezagun bada pantaila handian.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15