
Urteko kirolari onenak saritzekoekimena egin zen pasa den igandean Zumarragako udaletxean. Herrikokirolariek urte osoan egindako ahalegina aitortu nahi izaten duUdalak sari hau emanda. Arlo ezberdinetan nabarmendu diren seikirolari saritu zituen alde batetik Udalak. Eta iaz hasitakoarijarraituz, kirol zein kultur arloan Udalarekin elkarlanean aritudiren elkarte eta norbanakoak ere saritu zituzten. Guztiek Antiokoirudia daraman diploma eskuratu zuten Mikel Serrano, Zumarragakoalkatearen eskutik. Jarraian duzue ikusgai sarituen zerrenda.
Kirolariak:
- Jon Azpiazu: triatloia.
- Ana Comontes: jiu-jitsu.
- Jose Antonio Sanchez: field target.
- Juanjo Igartzabal: mendi lasterketak.
- Mikel Urkiola eta Samuel Benitez: motorraren mundua.
Elkarte eta norbanakoak:
- Xabier Azurmendi: Real Automovil Club Vasco Navarro elkarteko teknikoa.
- Juan Carlos Gutierrez: Lazti Garraioak enpresako kidea.
- Hiru elkarte: Urtubi, Casino eta Zumardi.