Aurtengo Gabon zahar gauen, abenduaren31n, kanpaikadak Urola Telebistan ikusteko aukera izango da. KKinzonaproiektu komunikatiboak, 45 minutuko telebista programa berezi batprestatu du, eta abenduaren 31n, gaueko 23:30ean hasita, UrolaTelebistan emitituko da. ”Bai Gaztai” izena izango duen programaberezi honen barruan, kanpaikadak ere eskainiko dira Urretxukoelizako parrokiatik. Horrela, herritarrek, 12 mahats aleak Urolatelebista ikusiz jateko aukera izango dute, bestelako ohiko telebistakateetara jo beharrik izan gabe.
Programa guztia KKinzona irratiko etagaztetxeko bideoez, sketxez, bideoklipez, trailerrez eta iragarkiezosatu da. KKinzona irratiko esatariek egingo dituzte aurkezle lanak.Programa berezi honekin, herritarrei Gabon zahar gau desberdin batigarotzeko aukera eskaini nahi da. Aldi berean, gazteei, imajinaziopixka bat eta gogoak jarrita, nahi duten guztia egiteko gai direlaerakutsi nahi zaie. Programa 23:30ean hasiko da eta 00:15ak arteluzatuko da. Tarte horretan proiektatuko diren bideo guztiakUrretxuko eta Zumarragako gaztetxeko eta KKinzona irratiko gazteekeginak dira.
KKinzonatik eta UTBtik, Gabon zahareguneko kanpaikadak Urola Telebistan ikustera animatu nahi dituzteherritarrak. Eta bide batez, herri honetako gazteen kultur ekoizpenazgozatzera ere bai. Programa berezia, polita, zoroa, autoktonoa, originala eta herrikoia izango da, ohiko saioetatik desberdina, bainaosoa, barre egiteko aukera eskainiko duena, Gabon zahar gau polit etadesberdin bat igarotzeko aukera eskaini nahi duena.