Ezker abertzalea, EA, Etxerat, GazteAsanblada, LAB eta ELA sindikatuak eta KK´inzona irratiarenbabesarekin besteak beste, presoak gogoan izan zituzten pasa denabenduaren 24an. Hainbat herritar bildu zen pasa den ostiralean, databerezi hauetan etxetik urrun dauden euskal presoak gogora ekartzeko.Ostiral honetan, Gabon zahar gauean ere izango da antzeko ekimenik,Euskal preso politikoek “jasaten duten eskubide urraketa”salatzeko helburuarekin. Musikariak eta bertsolariak izango diraAreizaga-Kalebarren plazan 19:30etik aurrera. Alaitasunez egin nahida ekimena, guztion artean, urte berriarekin batera euskal presopolitikoak Euskal Herrira ekartzea lortzeko.
Amaitzeko, datorren urtarrilaren 8an,Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin duteantolatzaileek. Autobusa jarriko da Urretxu-Zumarragatik. Izenaematzeko zerrendak Alkartetxean, Aldirin eta gaztetxean egongo dira.Autobusa 15:30ean aterako da Areizaga-Kalebarren plazatik.