Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duKultura Bonoa kanpaina eta Zumarragako eta Urretxuko udalek bat egindute aurten ere ekimenarekin. Herritarren artean kultur produktuensalmenta bultzatzea du helburu kanpainak, besteak beste. Horretarakobonoak jarriko dituzte herritarren eskura 25 euroren truke. Bonohauen bitartez 40 euroko gastua egin ahal izango da liburu, disko edomuseoetarako sarrera nahiz kultur ekimenetan.
Zumarragako eta Urretxuko kasuan,kultura bonoaren bitartez, bi herrietako udalek urte osorakoantolatzen duten antzerki egitarauko urteko txartela eskuratzekoaukera izango da. Urte osoko antzerki bonoak 65 euroko kostua du 9emanaldietarako, baina kultura bonoarekin 50 euro bakarrik ordaindubeharko dira. Aurten gainera, euskara emanaldietarako aparteko bonobat hartzeko aukera ere izango da. Bost emanaldietarako sarrerak 40euroren truke izango dira, kultura bonoarekin merkeago eskuratzekoaukera izango da.
Kultura Bonoak Kutxako kutxazainetaneskuratu daitezke urtarrilaren 5era arte. Hilaren 20ra arte erabiliahala izango dira ondoren. Aresti, Legazpi, Paideia eta Urkiliburu-dendek ere bat egin dute ekimenarekin.