Herenegun Osoko Bilkura izan zenUrretxuko udaletxean. Onartu ziren puntuen artean lehena, OñatikoZubillagako hiltegiari dagokiona izan zen. Zubillaga S.L. SozietatePublikoaren egikaritzeari behin betiko onespena eman zitzaion.Prozedura barruko azken pausoa izan zen, akordioa jendaurrean ikusgaiegon den debora pasata egin beharrekoa. Azterketa batzordeakaurkeztutako memoria, sozietatearen sorrera eta estatutuak onartuzituen udalbatzak. Osokoan erabaki zen baita, Urretxun, Oñatikohiltegiaren kudeaketa batzordean herriko ordezkaria nor izango denere. Erabakitakoaren arabera, ardura hori Iñaki Zabalaalkateak hartuko du. Honen ordezkoa, nekazaritza batzordeko buruaizango da. Orotara 12 herrik hartuko dute parte hiltegia kudeatukoduen elkartean. Urretxuk 9.000 euro jarriko ditu proiektu honetarakoeta Zumarragak aldiz, 14.000.
Beste gaiak
Bigarren puntuan, Urretxuko kirolazpiegituren erabilera zehazten duen araudiaren lehen onespenagauzatu zuten. Jendaurrean erakusgai jarriko dute dokumentua orain,behin betiko onartu aurretik.
Hirugarren puntuan Giltzagune proiektuaizan zen hizpide. Egun jakinetan, herriko hainbat kale piboteenbitartez isten dituen sistemari deitzen zaio Giltzagune. Pibote hauekigotzeko eta jaisteko giltza berezi batzuk egon ohi dira, besteakbeste, suhiltzaileek edo anbulantziek erabiltzen dituztenak. Orainarte gune bakoitzak bere giltza zuen. Hemendik aurrera, etaerabiltzaileei lana erraztearren batez ere piboteen sistema guztiakbateratzea adostu zen.
Kreditu aldaketak ere hizpide izanziren bileran. Urtero bezala, diru partidak birkokatu dituzte, eginez diren gastuak uste baino handiagoak izan direnak laguntzerabideratuz. 287.000 euroko kreditu handitze bat ere onartu zuten,Santa Barbarako aterpea egiterakoan suertatu diren aparteko gastueiaurre egiteko asmoz.
Azken puntu batean Gernikako Arbolaplazan egin beharreko lanen proiektua ere onartu zuten. Udalak,bertako bizilagunen eskariz, atzera bota du plaza estaltzekoproiektua. Hala ere, plazan egin beharreko gainontzeko lanek aurrerajarraitzen dute, horien artean zorua berritzeak edota eserlekuenzonaldea moldatzeak. Ezaugarri berriak dituen proiektua onartzearekinbatera, lanen esleipena ere adostu zuten, Mendiola enpresaren alde.377.000 euroko aurrekontua du obrak eta ahalik eta arinen hastekoprestutasuna agertu dute Udaletik.
Argazkia: Zubillagako hiltegia (utzita)