Mintzalaguna, jakina denez,euskaltegiko 6.urratsetik gorako ikasleei, edota euskaltegian ibiliez, baina euskaraz aritzeko gauza izanda, astean ordubetez euskarazhitz egiteko aukera baliatu nahi dutenei zuzendutako ekimena da.Hizketaldi horretarako prest agertu diren euskaldun zaharrek gidatzendute hiruzpalau laguneko taldea.
Urretxu- Zumarragan urteak dira ekimenhau martxan jarri zela eta urtetik urtera jende gehiagok partehartzen du, gainera. Aurten, beste urteren batean egin zen bezala,eskaintza merkatariei zabaldu zaie eta 10 bat lagun aritu dira urrianhasita abendu arte, astean behin, arratsaldeko hiruretatik lauretara.Atzo egin zuten azken saioa eta denak batera bilduta aritu zirensolasean. Entzundakoaren arabera, ez dute baztertzen urtarril ondorenelkartzen jarraitzea.