Musti taldeak antolatuta Realekolagunarteen arteko III. areto futbol txapelketa egingo da bihar. Musti taldeak orain hiru urte hartu zuen txapelketa hau antolatzekoardura, Realeko lagunarteen arteko harremanak sustatu eta estutzekohelburuarekin. Aurten guztira 10 taldek hartuko dute parte: LegazpikoGau-Txori, Iruneko Landetza, Donostiako Txirritako Txuri Urdinak,Peña Bidea, Errealzaleen Giroa eta Gure Borda, AguraingoBultzada, Nafarroako Antsoain lagunartea eta Musti lagunartea bera bitalderekin.
Partiduak Ispilla eta Aldirikiroldegietan jokatuko dira. Partiduak 25 minutukoak izango diraorotara, zati bakarrean jokatuko direnak. Behin partiduak amaitutaafaria egingo da Balentiña jatetxean. Trofeo banaketa erebertan egingo da eta Realeko kontseilariak eta nesken taldekojokalariak hartuko dute parte.
- Partiduak:
Ispilla kiroldegia. A Multzoa
- 16.00: Gau Txori-Musti B.
- 16.30: Landetxa-Txirritako.
- 17.00: Txirritako-Gau Txori..
- 17.30: Musti B-Landetxa.
- 18.00: Gau Txori-Landetxa.
- 18.30: Musti B-Txirritako.
Aldiri kiroldegia. B Multzoa
- 16.00: Musti A-Bidea.
- 17.00: Bidea-Agurain.
- 18.00: Agurain-Musti A.
Aldiri kiroldegia. C Multzoa
- 16.30: Ansoain-Errealzaleen Giroa.
- 17.30: Errealzaleen Giroa-Gure Borda.
- 18.30: Gure Borda-Ansoain.
Ispilla kiroldegia
- 19.00: A multzoko bigarren taldea – B multzoko lehenengo taldea.
- 19.30: A multzoko lehenengo taldea – C multzoko lehenengo taldea.
- 20.00: Finala.
Irteerak urtarrilean
Musti taldeak datorren urtarrilaren3rako irteera antolatu du Zaragozara, Real-Zaragoza partiduaikusteko. Autobusa 14:15ean aterako da eta partidua amaitu osteanizango da buelta. 25 euro eta sarrera ordaindu beharko ditu bertaratunahi duenak. Urtarrilean, Getafe eta Villarrealera irteerak ereizango dira.
Gainera, azken urteetan egin den arijarraituz, urtarrilaren 28an omenaldia egingo zaie, 25 urte bainogehiagoz Realeko bazkide diren Zumarragako eta Urretxuko bizilagunei.
Argazkia: Urretxuko Aldiri kiroldegia
Egilea: Aldiri kiroldegia