Atzo goizean Gazte Bidean gazteentzakolokal berria ireki zuten Urretxuko Iparragirre plazan, Jauregi kaleko10. atarian. Urretxuko eta Zumarragako Udalen ekimenez, lokal berriaknerabeei zerbitzua eskainiko die, eurekin landu duten parte hartzeprozesu baten ondotik.
Lokal berriak sukaldea, ordenagailugunea, ping-pong mahaia, futbolina eta bideojokoetan jolastekotelebista handi bat ditu, beheko suaz eta plazarako irteeraz gain.Hiru begiralek eta bi teknikarik kudeatuko dute lokala, Karrikaenpresaren tutoretzaz. Gune berriak «astialdiaz modu aktiboangozatzeko aukera» eman nahi die nerabeei, «era partehartzailean, sortzailean eta osasungarrian» jardutekoa, bidebatez, «ongizate emozionalari laguntzeko». Azaldudutenez, «lotura eta harreman egonkorrak, atseginak etaerreferentziazkoak sortzea eta norbanako gisa autonomia garatzea»ere badira helburuak, «nork bere burua antolatu eta kudeatzekogaitasuna lor dezan».
2008. urtetik ari dira zerbitzuadefinitzeko lanetan. Urte hartan bi herrietako gazteen egoerariburuzko diagnosia osatu zuten. Ikerketa horretan oinarrituta abiarazidute atzo ireki zuten zerbitzu berria. Hau definitzen nerabeenlaguntza izan dute udaletako teknikariek. 324 gaztek hartu duteprozesuan parte, bai lan taldeetan eta baita sare bidezko formuladesberdinak erabiliz, sare sozialak kasu. Sei hilabete iraun dituprozesu honek, eta 13 eta 17 urte bitarteko nerabeez gain, eragilegehiagok ere hartu dute parte, hala nola, gurasoek, irakasleek edotakale hezitzaileek.
Lokalaren ordutegia asteartetikostegunera 17:00etatik 19:30era, ostiraletan eta igandeetan 16:30etik20:30era eta zapatuetan 16:30etik 21:30era izango da. Datorren asteanjada hainbat ekintza programatu dituzte, txapelketak edo tailerrakkasu.
- Ikusi bideoa jarraian: