Butak21 zineklub taldeak urtarrilak28an ekingo dio denboraldi berriari. Hamar film emango dituztemaiatzera bitartean eta 2002. urtean martxan jarri zutenetiklehenengo aldiz, denboraldi osorako bonua erosteko aukera emangodiete ikusleei.
Bonuak salgai jarriko dituzteZumarragako Zelai Arizti kultur etxeko harreran urtarrilak 15etik20era. 25 euroko prezioan salduko dituzte, “gure ikuslegoafidelizatzeko asmoarekin aspaldiko ideia berreskuratu dugu” dioJulen Arakama zineklubeko kideak. Sarrerak 4 eurotara igoko dituztedatorren 19. denboraldian.
Filmen zerrenda itxi gabe badago ere,momentuz konfirmatu ahal dituztenak ondokoak dira: Inception, Buried,Balada triste de trompeta, Poetry, Neds, Exit through the gift shopeta The secret of kells. Datorren astean jakinaraziko dute behinbetiko zerrenda zein den.
Argazkia: ”Inception” filmaren kartela.