Goizeko hamarrak eta erdiak alderairitsi da Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte gaietarako sailburuaZumarragara. Urretxuko zinegotzi kargua indarrean du Zabaletak etaondo ezagutzen du inguru hau nahiz eta aspaldian ez den Urretxukoosoko bilkuretan egon. Zabaleta Zumarragan ireki berri dutenLanbideko bulegoari bisita egitera etorri da Javier Ruizsailburuordearekin. “Hilabete honetan berrogei bulegoekZumarragakoaren itxura hartuko dute” esan du sailburuak.Zumarragako bulegoa Lanbide bezala, errotulazioekin, martxan hasi denlehenengoa da. Gipuzkoan 14 bulego irekiko dituzte, Bizkaian 20 etaAraban 9.
Hamaikak aldera Lanbideko bulegoakNafarroa kalean duen egoitzara iritsi da sailburua eta ordurakokomunikabide ugari zegoen barruan eta kanpoan. “Politika aktiboakjarriko ditugu martxan, zerbitzu berritzailea izango da, langabetueieta enpresei zuzendutakoak. Eskualde mailan lanean dauden erakundepublikoekin eta pribatuekin lan egingo dute bulegoetatik” esan duZabaleta sailburuak. Komunikabide ugari bildu ditu sailburuakZumarragan eta beste gai batzuei buruzko adierazpenak eskatu dizkioteZabaletari, esaterako erretzearen inguruko legeari buruz: “salaketakegiteko baino jendeak informazio eske deitzen du”. Otsailean legealegebiltzarrean onartuko dutenaren aurreikuspena egin du sailburuak.ETAren agiriaren berririk ez zegoen ordu horretan.
Langabezian daudenen “%60ak urtebetebaino gutxiago darama egoera horretan eta horrek formazioak etaorientazioak funtzionatzen dutela esan nahi du” jarraitu dusailburuak. Egun 200 enplegu-orientatzaile daude lanean Lanbiden eta“45 gehiago izango dira aurten”. Lanbideko webgunean “900 laneskaintza dago jada eta 1.000 ikastaro inguru aukeran” amaitu dusailburuak.
Zumarragako bulegoak 20.000-25.000lagunei zerbitzua ematen die. Aurrerantzean ez ditu Gabiria etaOrmaiztegiko zerbitzuak kudeatuko eta herri horietako biztanleakBeasaineko bulegoan hartuko dituzte. Aurreko urteko azken datuek1.482 langabetu daudela diote “azaroko datuak dira, abendukoak ezdira oso bestelakoak izango”. Bulegoaren ordutegia 9:00etatik14:00etara da, etorkizunean arratsaldez ere zabalduko dutelaaurreikusten dute “zerbitzuak eta baliabideak egonkortzen direneanizango dela esan digute” dio Lanbideko Zumarragako bulegoko langilebatek.
- Ikusi bideoa jarraian: