Antioxidatzaileek erradikal aske kaltegarriak sortarazten dituzten zeluletako oxidazio-erreakzioak geldiarazten dituzte.
Erradikal aske hauek azalean sortzen dira eguzkiaren ultrabioleta izpiek, tabakoak eta kutsadurak eraginda. Ondorioz elastikotasuna eta tinkotasuna galtzen dira eta azalak zahar itxura hartzen du. Hainbat bitamina (C,E,A) zenbait mineral (selenioa, zinka, kobrea…) eta fotokimiko izenez ezagutzen diren landare konposatuak (polifenolen familikoak) dira gehien aztertu direnak. Antioxidatzaileak dituzten kosmetikoak (sueroak eta kremak) goizetan azal garbiaren gainean ematea gomendatzen da gure azalak estres oxidatibo gehien pairatzen duen momentua baita. Sueroak barneko geruzetara heltzen dira onura handiagoa eskainiz. Bestalde, antioxidatzaile ezberdinak kosmetiko berean formulatzea egokia izaten da, horrela eragina handiagotzen baita. Edozein motatako azala dutenek erabili ditzakete, oso sensibleak direnak barne. Adibidez C bitamina rosazearen tratamenduan oso egokia da. Jarraian erabili arren eragiten jarraitzen dutenez, urte osoan zehar erabil daitezke.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide