Lizardi Saria jaso duen lan honekin Leire Urbeltzen marrazkien laguntzaz lehenengoz heldu dio Castillo Suarezek haurren literaturari.
Idazkera sinple, baina dotorez gai humanoak fantasiaz jantzi ditu egileak. Hala, trapezio forma eman dio beldurrari, neskatxa batena immigrazioari, zirkuarena munduari. Ebelina zirkuan bizi da nahiz eta nahiago lukeen pisu-bloke batean bizi eta egunero bide bera egin eskolara joateko. Elefanteekin, lehoiekin eta jirafekin jolasten da, baina ez du lagunik soberan. Horregatik, neska misteriotsuaren lagun egiten ahaleginduko da eta trapezista izan nahi duela kontatuko dio, ama bezala, baina trapeziora igotzeak beldurra ematen diola. Bi dira ipuina irakurri ahala oihuka sentitzen ditugun galderak: igoko den trapeziora Ebelina eta nor den neskatila misteriotsu hori.
Amaia Iturriotz
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide