“Ei, begira tipo hori, parke ondoanerretzen, delinkuente zikina! Aizu, hemen ez dago erretzerik!”.Legea alde izateak egiten duena. Zeinen ongi sentitzen garen jendearizer nola egin dezakeen eta zer ez esaten.
Zein zintzoak garen! Hala da. Herritarjator, ekologista, osasuntsu, garbi eta batez ere legal izateaz harrogaude. Harro justiziak eman digun boterea ongia egiteko erabiltzeaz.Harro taberna kanpoko upeletan biltzen diren drogazaleen modukoak ezizateaz.
Erretzaileak daude beste aldean. Askokzalaparta handirik gabe onartu dute debekua, baina beste batzukerrebelde jarri zaizkigu. Marbellako jatetxe bateko jabeak, adibidez,intsumiso deklaratu eta kartela jarri zuen atean, barruan erredaitekeela esanez. Nahiago omen zuen isuna ordaindu libertateamugatzea baino. Egunkariko argazkian gizonezko dotore batzuk agertzenziren, purua ahoan. Horiek intsumisoak? Bai zera! Ez erretzaileokpolizia bihurtu bagara erretzaile asko sasi-iraultzaile bilakatudira. “Sistema hau ustelduta dago, behera legeak!”.
Erretzen jarraituko dutela diote.Agian, lehen aldia da sistema anker honen aurka altxa direla. Tira,normala da norberaren interes… eskubideak arriskuan ikusten ditugunarte ezer ez egitea, sistemaren besoetan lo goxo-goxo hartzea.
Gu behintzat halakoxeak gara. Ez garamugituko kriantza-zerbeza-gintonic-txupitoen kontsumoa mugatzendiguten arte, edo industria farmazeutiko legalak merkaturatzen dituenpilulak hartzea debekatu arte. Dependentzia ez baitu erretzeak soiliksortzen. Bitartean trankil-trankil pasibo-pasibo, horretarakolasaigarri bat irentsi behar badugu ere.
Jon Ormazabal