Bizitako une batzuk, berriz, badiraerrepikaezinak: aurten bera izan da Ate Santua zeharkatu duen lehena,Espainiako printzea eta bere emaztea ezagutu ditu, Keniako rugbyselekzioko prestatzaile fisikoari masaia eman dio…
Zer diozu zure familiaz?
Nafarroan jaio nintzen duela 56 urte,uztailaren 7an. Irurtzunen. Bi urte nituenean gurasoak hona etorriziren, aitak Orbegozon lana aurkitu baitzuen. Lehenengo Etxeberrinbizi izan ginen eta gero Ipeñarrietan. Ezkondu nintzeneanUrdanetara joan nintzen. Nire haurtzaro garaian euskaraz hitz egiteadelitua zen ia eta, bestelakorik esaten bada ere, La Salleko fraidebatek Ezkio-Itsasoko mutil bat gazteleraz hitz egiten ez jakiteagatiklepotik heldu zuela gogoratzen dut. Abizenik erdaldunena Carrera dut,baina ez dakit euskaraz. Nire gurasoek, ordea, euskaraz zekiten. Aitanafarra zen, baina bere aita Amezketan jaioa zen. Ama, berriz,Donostian jaio zen. Bere familia Nafarroara joan zen eta han ezagutuzuen aita.
Nolatan Donejakue Bidearekiko halakodebozioa?
Mendizalea naiz eta semearekin eta biokGoierri elkartearekin federatuta gaude. Garai batean atletismoa ereegin nuen eta Urolaren atletismo sailaren sortzaileetako bat naiz.Lehen fitxa neurea izan zen. Iraupen luzeko lasterketetan partehartzen nuen, baina bizkarreko lesio bat medio, utzi egin behar izannuen. Ibiltzea aholkatu zidaten eta azkenean federatu egin nintzen.2000. urtetik 2007ra bitartean iraupen luzeko ibilaldiak egin nituen.Gainera, larunbat eta igandeetan mendira joaten nintzen semearekin.Gipuzkoako 600 metrotik gorako mendi guztiak igo genituen eta apurbat aspertuta geunden. Galiziara joaten ginen oporretara, erromeseknire arreta pizten zuten eta semeari Donejakue Bidea egitea proposatunion. 2004an izan zen hori.
Zergatik errepikatu duzuhorrenbestetan?
Engantxatzen duen zer edo zer du, bainaez dakit azaltzen zer den. 2004an bi aldiz egin nuen bidea:Orreagatik irtenda semearekin eta Irundik irtenda. Bideak erromesarenizaera aldatu egiten du eta aldaketaren arrazoia topatu nahi nuen.Ordu asko ematen dira oinez eta asko pentsatzen da. Bidea bizitzarenmodukoa da: toki batera joan behar da, baina ezin da segidan egin;beharrezkoa den guztia gainean eraman behar da… Lezioa da etaerromesa aldatuta itzultzen da etxera. Ni ez naiz konturatu, bainasenitartekoek eta lagunak asko aldatu naizela esan didate. Koadrilakozoroa nintzen, baina azkenean lagunetako batzuek ere Bidea egin dute.Aldatuta itzuli direla nabaritu dut.
Zenbat aldiz egin duzu bidea?
Hamar aldiz: Orreagatik, Irunetik,Donibane Garazitik, Beasaindik, Zumarragatik… Azkenekoa Antiotikirtenda egin nuen. Batzuetan jarraian egin dut eta beste batzuetanigandezaleen alderantzizko modura: astegunetan ibili eta asteburuetanetxera itzuli. Zergatik? Jende askok asteburuak baliatzen ditu Bideaegiteko eta, Santiagotik gertu batez ere, jende gehiegi egoten da.Uztailaren 25eko ospakizunera gonbidatu ninduten, baina etxeraitzultzea erabaki nuen. Jende andanaz nekatuta nengoen.
Azkeneko aldian Antiotik atera zinen.
Ate Santua gurutzatu nuenean egindakopromesa zen: Donejakue egunean itzultzea Antiotik abiatuta. Lehenelkarrizketa Vaticano irratikoek egin zidaten. Kazetariak eaitzultzeko asmorik nuen galdetu zidan eta ez zuen erantzuterik beharizan: uztailaren 25ean itzuliko nintzela asmatu zuen.
Iazkoa Donejakueren urtea izan zen etaAte Santua gurutzatzen lehena izan zinen.
Atea Santiagoko artzapezpikuakirekitzen du, Gabonzahar egunean. Ni izan nintzen egun hartanSantiagora heldu zen lehen erromesa eta ekitaldian parte hartzen duenhamabiko taldea osatzeko lagun bat behar zutela esan zidaten.Ondoren, niri tokatu zitzaidan atea gurutzatzen lehena izatea. Bidea37 aldiz egin duen eta artxikofradiako kide den Errioxako erromesbaten laguna naiz eta berak eskaini zidan pasatzen lehena izatea.Kamara eta argazkilari andana zegoen eta oso hunkigarria izan zen. Eznekien non nengoen ere. Etxetik irten nintzenean nire asmoa ez zenhori, atea nola irekitzen zuten ikustea baizik.
Espainiako printzea eta bere emazteaezagutzeko aukera ere izan duzu.
Iaz bitan egin nuen bidea. Lehena UrteSantuaren hasierarekin bat izan zen. Orreagatik irten behar nuen egunberean printzeak eta autonomi erkidegoetako presidenteak joan zirenbertara. Abadeak ezagutzen nau eta ospakizunean parte hartzea eskainizidan. Elurra ari zuenez eta ekitaldiaren hasiera atzeratzen arizenez, banindoala esan nion. Orduan sakristiara eraman ninduen etaFelipe eta Leticia aurkeztu zizkidan. Santiagon ere ospakizun horiegiten da eta ordurako heldu behar nuenez ailegaera atzeratzeaerabaki nuen.
Bidea gehiagotan egiteko asmoa al duzu?
Aurten Iparraldeko Bidea egin nahi duteta berriro semearekin joan nahi dut. Ez zuela errepikatu nahi esanzidan, baina bigarren erromesaldiko azken etapetan lagundu eginzidan. Galiziara sartzen ari ginela, emazteak deitu zigun semearilanpostua eskaini ziotela esanez. Bakoitzak har dezala nahi duenbezala.
Katolikoa al zara?
Katolikoa naiz, baina ezkontzetara etahiletetara bakarrik joaten naiz. Dena den, zer edo zer badago. Zeredo zer eskatu dudan bakoitzean, eman egin zait. Kirola egiteko hasinintzen honetan, baina dagoeneko beste gauza bat da. 2005ekoapirilaren 9an Donibane Garazitik abiatzeko asmoa nuen, baina bi egunlehenago istripua izan nuen lanean: hamalau egun eman nituen komaneta hiltzeko zorian izan nintzen. Erabat osatu nintzen eta ordutikurtean birritan egin dut Bidea.
Ez al zara nekatu?
Horrenbeste gauza daude ikusteko…Kultura, gastronomia, paisaia… Beti 15 eta 20 egun artean ematendut, noizbait 60 kilometro baino gehiago egin dut egun bakarrean etabeti toki beretan lo egiten dut; baina sekula ez dut toki bereangosaltzen. Aukeratutako herria ondo ikusten saiatzen naiz, argazkiakateratzen ditut… Dagoeneko 37.000 argazki inguru atera ditut. Nahizeta Bidea hamar aldiz egin dudan jada, oraindik toki eta jende askodut ezagutzeko.
Dagoeneko erromes ezaguna zara.
Azaroan hitzaldia eskaini nuen Iruñean.Irurtzunen ni baino okerrago dagoen lehengusu bat dut: Erromatik etaJerusalemetik abiatuta egin du Bidea. Gaur egun Movistar izena duentxirrindulari taldearen lehen zuzendaria izan zen. Hitzaldia ematekodeitu zioten, baina ez zaio jendaurrean hitz egitea gustatzen etaniri deitzeko esan zien. Nire arrebetako bat nirekin joan zen etaZumarragan hitzaldia eskaini aurretik Iruñeara joatea tristeairuditzen zitzaidala esan nion. Azkenean, Urgadiel diabetikoelkartearen bitartez herrian ere hitzaldia antolatu genuen. Izan ere,beste arreba bat elkarte horretako kidea da.
Hitzaldiaren izenburua HastaSantiago… 946.200 pasos zen. Pausuak ere neurtu al dituzu?
Bai. Datu guztiak gordetzen ditut:herri batetik bestera zenbat denbora ematen dudan, kilometro kopurua,pausu kopurua… Beasaindik Santiagora, adibidez, 701,17 kilometroeta 892.261 pausu dira, 118 ordu eta 56 minututan.
Ba al dago bereziki gogoratzen duzunpasadizorik?
Asko… Iazko otsailean Keniako rugbyselekzioko prestatzaile fisikoari masaia eman nion eta trukeankamiseta bat eman zidan. Bestetik, El Acebon erromes batenerreskatean parte hartu nuen. Afaltzen ari ginela, ostalariakerromesaren deia jaso zuen. Gauak harrapatu zuela esan zion.Ostalariak ondo ezagutzen nau, badaki mendizalea naizela eta laguntzaeskatu zidan. Erromesari tokia deskribatzeko eskatu genion, bitaldetan banatu ginen eta batzuk norabide batean joan ziren eta nibestean. Berehala aurkitu zuten.
Esperientzia txarrik bizi izan al duzu?
Alemaniar bat nire besoetan hil zenbihotzekoak jota. Operatuta zegoen, baina medikuaren oniritzia zuen.Lagun batekin zihoan eta ez zekiten gazteleraz. Vianatik gertu izanzuen bihotzekoa. Ni lagun batzuekin nindoan eta horietako batsanitarioa da. Alkandora ireki eta orbaina ikusi bezain prontokonturatu zen operatua izan zela. Masaia kardiakoa egiteko laguntzaeskatu zuen eta neure burua eskaini nuen, lehen artapen ezagutzakbaititut. Berehala anbulantzia heldu zen eta eraman egin zuten.Logroño sarreran gure zain zeuden: heldu zirenerako hildazegoela esan ziguten, baina handik eraman zutela erromesei hori ikusibeharra saihesteko. Kolpe latza izan zen eta etxera itzultzea erabakinuen.
Zein da ikusi duzun tokirik ederrena?
Toki eder asko dago, baina deigarrienaSan Juan de Ortega iruditzen zait. Burgosen dago eta bertanmonasterio eder bat dago. Monasterio txuria deitzen diot. Urrutitikikusten da eta zoragarria da. Duela gutxi zaharberritu dute.
Zein da egin duzun lagunik onena?
Pepe errioxarra.
Famaturen batekin topo egin al duzu?
Martin Sheen-ekin bakarrik. Bideariburuzko The Way filma grabatzen ari zen. Zorionez ez nindutengeldiarazi. Izan ere, filman agertzen diren extra guztiak erromesakdira.
Beste zaletasunik ba al duzu?
Sukaldaritza. Etxean eta elkarteankozinatzen dut. Mutikoa nintzenen Irurtzunera joaten nintzen eta nireosaba-izebek jatetxea zuten bertan. Mandatari lana egiten nuenberaientzat. Bestalde, Etxeberri jatetxean ere asko ikasi nuenGregori zenaren eskutik. Auzoko neska-mutilak artean sagardotegia zenhartara joaten ginen behiak zaintzera, sagarrak jasotzera, belarrabiltzera… Orain Auzokoak elkarteko sukaldarietako bat naiz.
Dagoeneko ez zara Etxeberrin bizi.
Ez, baina auzoko jaien antolaketanlaguntzen dut. Koadrilako ia guztiok Etxeberrin bizi izandakoak garaeta koadrilaren barruan Txabolako Lagunak izeneko taldetxoa dugu.Igaraberri baserri ondoan dagoen txabola batean elkartzen gara.Elkarte moduan egokitu genuen eta bazkariak antolatzen ditugu.