14 urterekin-edo igande arratsaldeetan joaten nintzen Teresa eta Mirari lagunekin. Granadina piñarekin edaten genuen. Eserita ematen genuen arratsaldea. Urte batzuk beranduago gauetan joaten hasi nintzen, tabernak itxi ondoren. Dagoeneko ez nuen granadina piñarekin edaten eta dantza egiten nuen. Denbora asko pasatu da azkenekoz joan nintzenetik.
Jose Ramon Ormazabal
Segurakoa naiz eta 19 urterekin hasi ginen Goldenera etortzen. Ordu asko sartzen genituen hemen eta emaztea bertan ezagutu nuen, beste askok bezala. Hasieran Tolosara joaten ginen, baina gero hona etortzen hasi ginen giroa hobea zelako. Askotan, arratsaldeko saioa eta gero Segurara itzuli eta gauean hemen ginen berriro.
Alberto Lubian
Astebururo joaten ginen eta ordutegia zorrotz betetzen zutela oroitzen dut. Ixten zutenean Tiffany’s-era joaten ginen. Sarrerarekin tragoa ematen zuten. Zerbitzariek ez zituzten tiketak hausten eta zaborra kanpora ateratzen zutenean zimurtutako tiketak hartzen genituen. Beste dantzalekuak ez ziren Goldenen erdia ere. Ordutik herrian ez da halako girorik izan.
Ana Mari Agirre
Goldenen urrezko garaian bertara etorritako jendeak espaloia betetzen zuen eta ez zegoen pasatzeko tokirik. Ni oso gutxitan izan naiz, ezkontzaren bat izan dudanean bakarrik. Ez zitzaidan gustatu, ilunegia niretzat. Seme-alabak bertara joatea ez zitzaidan gaizki iruditzen, hala banekien herrian zeudela! Gainera, alaba nagusiak bertan ezagutu zuen bere senarra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.