Ines Benitez zumarragarrak 35 urte egin behar ditu otsailean. San Jose ikastetxean, Lizeoan eta Joxe Mari Iparragirre institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak.
Ondoren Harreman Publikoak ikasi zuen eta Gipuzkoako hainbat dantzalekutan lan egin zuen arduradun gisa. 2006an “gauaz nazkatuta”, beste zer edo zertan lan egitea erabaki zuen. Tindatzaile hasi zen Donostiako enpresa batentzat, lehenengo hiriburuan bertan eta gero Zumarragan. Iaz Garbiñe tindategia hartu zuen. Irakurtzea asko atsegin du eta Karmakros antzerki taldeko kidea da.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Aktorea.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Irakurtzea. Nobela historikoa atsegin dut batez ere.
Bizitzeko toki bat?
Hondartza duen Euskal Herriko edozein herri. Deban bizi izan nintzen bost urtetan. Zarautz eta Mutriku oso gustuko ditut.
Gustuko aktorea?
Imanol Arias eta Maribel Verdu. Lluis Homar ere asko atsegin dut.
Gustuko antzezlana?
Antzerki klasikoa asko gustatzen zait.
Zer arropa mota eramaten dugu gehienbat tindategira Urretxu eta Zumarragako bizilagunok?
Tindategira ezkontzetako arropa bakarrik eramaten dela pentsatzen dugu, baina arrunta ere eramaten da. Banandutako gizonezkoak bezero oso onak dira. Garbitze eta lisatze zerbitzua erabiltzen dute, batez ere seme-alaben kargu daudenean.
Orban arraroak ikustea tokatu al zaizu?
Bai. Batzuei lotsa ematen die arropa zerekin zikindu duten esateak, baina jakin beharra dugu ondo garbitu ahal izateko.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Begi iluneko beltzaranak.
Egindako azken oparia?
Ilobei oparitutako panpinak.
Eta jasotakoa?
Gurasoek oparitutako poltsa.
Data bat?
Abuztuaren 12a: duela 14 urte mutil-laguna lan-istripuan hil zen, Azkoitiako GSB enpresan.
Mutil eta neska izen bana?
Ayshane, Iraide, Unai eta Unax. Bi ilobenak dira eta beste bi tindategi ondoko tabernakoak. Iloben parekoak dira niretzat.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Etxean Berria hartzen dute niretzat eta DV ere bai. Tabernan Noticias de Gipuzkoa irakurtzen dut.
Gustuko telebista saioa?
TCM Clásico katea atsegin dut.
Bereziki gorroto duzuna?
Goizean botatzen dituztenak.
Pelikula bat?
”Lo que el viento se llevó” eta ”Gilda”, inongo zalantzarik gabe.
Liburu bat?
Los pilares de la tierra, El secreto eta Fahrenheit 451.
Abesti bat?
Duela gutxi Zumarragan abestu zuen Pedro Javier Hermosillaren Quietos eta Antonio Orozcoren edozein. Lagunak ditut.
Soinu bat?
Gitarrarena. Antioko lasaitasuna ere izugarri atsegin dut.
Usain bat?
Itsasoarena.
Janari bat?
Edozein barazki eta arrain.
Ura ala…
Ardo ona.