2010ean ikusitako hoberenetakoa. Leonardo DiCapriok gorpuzten duen Dominic Cobb espioitza industrialera dedikatzen da, ideiak lapurtu egiten ditu diru truk, zuzen zuzenean biktimaren burmuinetik, ametsezko mundu onirikoaren berezitasun eta ñabardurez baliatuz. Filmak jan egingo gaitu, ametsa eta subkonzientearen uholdeak irentsi egingo gaitu. Nolanek liluratu eta nahastu egingo gaitu mago batek egingo lukeen bezala. Mago baten aurrean gaudenean bi gauza egin behar dira: magiaz gozatu eta adi-adi egon ikusiko ez dugun trikimailua non densomatzeko. Pelikula hau urtarrilaren 28an eskainiko dugu, 22.15ean, Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea