Zumarragako Udaletik jakinarazi dutenezsei zuhaitz moztu dituzte herriko hainbat auzoetan. Argixao inguruan,lau zuhaitz txiki moztu dituzte eta Ipar-Haizean bi zuhaitz handi.Udaltzaingotik ”ekintza bandalikotzat” jo dituzte zuhaitz mozketaketa egileak aurkitzeko laguntza eskatu nahi diete herritarrei.Zuhaitzak abenduaren 28an moztu zituztela adierazi dute, orain.
Urretxun ere bai
Urtarrilaren hasieran ere UrretxukoUdalak antzeko ekimena salatu zuen. Orduan, Pagoeta auzoko autobusengeraleku berrian jarritako hiru zuhaitzetatik bi moztuta agertuziren. Keixa eta Lizarra ziren moztutako bi zuhaitzak. Udalak,ekintza ”zentzugabea” zela esan zuen orduan eta herritarrei”arduraz jokatzeko” deia egin zieten, ondasun publikoak ezkaltetzeko eskatuz.
Egilea: Goierriko Hitza.